105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Landibar auzoko UE-1eko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Urdazubiko Batzarrak, 2018ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Landibar auzoko UE-1 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Edurne Mascotena Jaurenak eta Ana María Mascotena Jaurenak sustaturik.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 162. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Urdazubin, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1806974