105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziei buruzko espedientea, 2018ko udal aurrekontu arruntean. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2018ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi zuen 2018ko udal aurrekontu arrunteko kreditu bereziei eta kreditu-transferentziei buruzko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2018ko maiatzaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1806215