105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Prekarioko kontzesioen kanonaren 2018ko errolda. Borondatez ordaintzeko epea

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen onestea prekarioko kontzesioen kanonaren 2018ko errolda, 219.175,70 euro egiten baitu. Orobat, erabaki zuen borondatez ordaintzeko epe hau ezartzea: 2018ko maiatzaren 2tik 2018ko ekainaren 15era.

Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke hautara; nolanahi ere, ezin izanen da haietako bakar bat ere aurkeztu ebazpen bidean dagoena ebatzi arte, halakorik bada:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2018ko maiatzaren 7an.–Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1806103