105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa Udal Planean, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 100.3 artikuluari dagokionez. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2018ko apirilaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen antolamendu egituratzailearen aldaketa Udalaren Hiri Planean, Sesmako eraikingintza-ordenantza orokorraren 100.3 artikuluan (“zerri ustiategiak”).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2.d) artikuluetan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Sesman, 2018ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1806203