105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Poliestermam SL (IFK: B31677552). Jarduera: plastikozko eta bestelako polimerozko produktuak fabrikatzea, injekzio, moldekatze edo estrusio bidez. Tokia: Rocaforteko industrialdea - Zangoza. Katastroko planoko 1. poligonoko 790. lurzatia. Proiektua: industria ezartzeko jarduera sailkatuko proiektua, 2018ko martxokoa, Andrés Bustince, Asier Iriarte eta Francisco Barrios industria ingeniari teknikoek sinatua.

Zangozan, 2018ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1806135