2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2018ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2018ko plantilla organikoan.
Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 19an, eta jendaurreko epean alegazio bat aurkeztu zen. Osoko Bilkurak ezetsi du hura, eta interesdunari jakinarazi zaio.
Osoko Bilkurak 2018ko maiatzaren 22an hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa Ribaforadako Udalaren 2018ko plantilla organikoan. Hona hemen aldaketa:
–Amortizatzea albientearen lanpostu huts bat, C mailakoa, Francisco Javier Pérez Calavia funtzionarioak erretiroa hartu baitu (ondorioetarako data: 2018ko urtarrilaren 31). Funtzionarioen izenen zerrendatik kendu da.
–Lanpostu huts hauek sortzea: |
LANP. KOP. | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | EGOERA | AJ |
A* | B | C** | D*** | E |
Zerbitzu anitzetako enplegatu 1 | C | %8,52 | | | %6 | | OL | Hutsik | F |
Landazain eta ehizazain 1 | C | | | %12 | | | OL | Hutsik | F |
*Lanpostuko osagarria; **Mailako osagarria; ***Txandakako laneko osagarria. |
Ribaforadan, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1806975