105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterketa, Zuluetako 1. eremuko UE-1.2 exekuzio-unitatearen esparruan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2018ko maiatzaren 10eko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batean onestea xehetasun azterketa, Zuluetako (Elortzibar) 1. eremuko UE-1.2 exekuzio-unitatearen esparruaren antolamendua aldatzeko. Jesús Iribarren Martín eta Celia Iribarren Martín dira sustatzaileak.

2. Agintzea iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan, eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin daitezen, 1/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunei, lurzati mugakideen titularrei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.

Noain Elortzibarren, 2018ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1806394