105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

1. eta 2. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak goititzea:

6. kapitulua.–1.3360.60001 partida, “Elo: bidea eta gaztelua”: 7.260 euro.

Finantzaketa:

Gastuak beheititzea:

5. kapitulua.–1.9291.51000 partida, “Ustekabeak”: -5.000 euro.

6. kapitulua.–1.4540.69000 partida, “Inbertsioak udal bideetan”: -2.260 euro.

Aurrekontuko 2/2018 aldaketa: kreditu gerakinak sartzea.

Gastuak goititzea:

6. kapitulua.–1.1532.6090002 partida, “Txantrea plaza egokitzea”: 42.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

8. kapitulua.–1.8700001 partida, “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 42.000 euro.

Elon, 2018ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1806195