105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Udal Planeko aldaketa egituratzailea, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 89. artikuluan (lurzoru urbanizaezineko abeltzaintzako instalazioen okupazio eta bolumenari buruzko baldintzak). Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2018ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen onestea Udal Planeko aldaketa egituratzailea Eraikingintza-ordenantza orokorraren 89. artikuluan (lurzoru urbanizaezineko abeltzaintzako instalazioen okupazio eta bolumenari buruzko baldintzak).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea tramitatzen da eta jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Muetzen, 2018ko apirilaren 25ean.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1805974