105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko otsailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. 2018ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 8an, bai eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da, eta haren testu osoa argitaratzeko agintzen, eraginkortasun juridikoa izan dezan.

Garinoainen, 2018ko apirilaren 26an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

ERANSKINA - AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN ALDAKETA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluaren eta hurrengoen babespean, baita Nafarroako Toki Administazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babespean ere, tasa eta prezio publikoei dagokienez.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko dokumentuak egiteagatik sortzen den udal jarduerak edo jarduerek eratzen dute zerga-egitatea. Hona hemen:

1) Planoen kopiak.

2) Fotokopiak.

3) Euskarri digitaleko kopiak.

4) Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.

5) Ziurtagiriak.

6) Agirien konpultsa.

7) Ahalordeak askiestea.

8) Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak.

9) Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa.

10) Kontsultei buruzko txosten teknikoak luzatzea.

11) Interesdunen ekimenaz hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, Udal Administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri egiteko edo tramitatzeko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten edo beren eskumenekoak diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

Jarduketa urbanistikoen kasuan, zerga-oinarria lurzati edo lur-eremu bakoitzak zehazten du kasuan kasu.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

7. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Diru-bilketarako arau bereziak ezartzen dira, hain juxtu ere hauek:

Ordenantza honetan ezarritako tasak, agiriak egiten diren unean ordaindu beharko dira udal bulegoan, eta hark kontuak emanen ditu.

Arau-hauste eta zehapenak

9. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da, tasa eta prezioei dagokienez.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera onetsi ondotik, indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara eman eta biharamunean.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Planoen kopiak eta fotokopiak.

1.1.–Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak (gehitu da).

–Udalaren bitartekoekin eginak: 1,75.

–Udalez kanpoko saltokietan eginak: zerbitzuaren kostua gehi %10.

1.2.–Agirien fotokopia bakoitzagatik.

–DIN A4 tamainako fotokopiak:

  • Zuri-beltzean: 0,20.
  • Koloretan: 0,30.

–DIN A3 tamainako fotokopiak:

  • Zuri-beltzean: 0,30.
  • Koloretan: 0,40.

1.3.–CDko kopia bakoitzeko: 5,00.

2. epigrafea.–25 urte baino zaharragoak diren agiria bilatzea udal artxiboetan.

–25 urte baino zaharragoak diren agiria bilatzeagatik udal artxiboetan, katastroko lurzati bakoitzeko edo, bestela, hirigintzako unitate bakoitzeko: 25,00.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1.–Ziurtagiri bakoitzagatik: 1,80.

–Ziurtagiriak egiteagatik 4 urte baino zaharragoak diren datuak behar dituztenak, oraingoa barne, erregistro eguneratuetan gehiago jasota ez badaude: 5,00.

–Lurzatien zedulak egiteagatik: 1,80.

–Hirigintzako ziurtagiriak egiteagatik: 50,00.

3.2.–Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitzagatik.

–10 orri arte: 0,55 euro orri bakoitzeko.

–11 orritik 100 orrira bitarte: 0,40 euro orri bakoitzeko.

–101 orritik goiti: 0,30 euro orri bakoitzeko.

Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute.

Salbuetsirik gelditu da Udalak eskatzen duen dokumentazio guztia langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan.

4. epigrafea.–Arma txartelen eta animalia arriskutsuei dagozkienen tramitazioa.

–Arma txartelen lizentzia bakoitzagatik: 25,00.

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzeagatik: 45,00.

5. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

–Deialdi eskari bakoitzagatik, langabezian dauden izangaiak kenduta (enplegu eskatzailearen txartela aurkeztu beharko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta eguneratua): 5,00.

6. epigrafea.–Txostenak eta kontsultak.

–Kontsultei erantzuteagatik eta espedienteak tramitatzeagatik, katastroko aldaketekin egiten direnak: kanpoko txosten teknikoaren kostua.

–Hirigintzako jarduketetan, ondasunen tasazioen gaineko txostenak egitea, interesdunek eskatuta: kanpoko txosten teknikoaren kostua.

–Hirigintzako edo bestelako kontsultei erantzutegatik, horretarako beharrezkoa bada txosten teknikoa egitea: kanpoko txosten teknikoaren kostua.

Kontsultari erantzuteko edo txostena egiteko, ikuskaritza aldez aurretik egin behar denean, ikuskaritzari dagokion tasa, Udalari kanpoko teknikariak igortzen diona, ere likidatuko da.

Edonola ere, eskatutako edozein txosten egiteko –txosten hori konplexua delako, teknikoa eta espezifikoa delako edo beste edozein inguruabar tartean dagoelako– beste txosten bat edo kanpoko aholkulari teknikoen laguntza behar bada, horren kostua gehituko da.

7. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

–Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

Iragarkiaren kodea: L1805559