105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Gazteluberriko Udalak, 2018ko martxoaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.890,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 100,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 4.760,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.220,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 102.595,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 113.565,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 18.900,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 81.350,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 13.115,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 113.565,00 euro.

Gazteluberrin, 2018ko maiatzaren 14an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1806392