105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Irakasleen lan-poltsak erabiltzeko irizpideak

Alkateak, 2018ko apirilaren 11n, honako ebazpen hau eman zuen, irakasleen lan-poltsak erabiltzeko irizpideak onesten dituena.

Alkatetza honek, “Isidoro Fagoaga” Udal Musika Eskolako buruak proposaturik eta lege indardunek ematen dizkion eskudantziak erabiliz, hau da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoak,

EBATZI DU:

Lehena.–Onestea musika eta dantzako espezialitateetako irakasleen lan-poltsak erabiltzeko irizpideak.

Bigarrena.–Irizpide horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

“Isidoro Fagoaga” Udal Musika Eskolako musika eta dantzako espezialitateetako irakasleen lan-poltsak erabiltzeko irizpideak

Kontuan harturik:

1.–Donostiako udal musika eta dantza eskolarekin 2015eko azaroaren 3an sinatutako lankidetza-hitzarmena musika eta dantza irakasleen lan-poltsak egiteko eta kudeatzeko.

2.–Donostiako udal musika eta dantza eskolan musika eta dantzako hainbat espezialitatetako lan-poltsak egiteko oinarri arauemaileak, 2016ko urtarrilaren 21ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuak.

Patronatuko Batzarrak, 2018ko martxoaren 26an egin bilkuran, aipatu lan-poltsak erabiltzeko honako irizpide hauek ezartzea erabaki zuen:

1. Lan-poltsetako langileen egoera.

1.1. Hautagaiak honako egoera hauetan egon ahalko dira:

–Lan egiteko moduan. Behar den espezialitateko lan eskaintza guztiak igorriko zaizkio.

–Ez dago lan egiteko moduan. Ez zaio lan eskaintzarik igorriko.

–Behin betirako baja.

1.2. Hautagaiek beren egoera aldatu ahalko dute eskabide baten bidez, eta aldaketak biharamunean hartuko du indarra.

1.3. Behin betiko baja tramitatuko da interesdunak eskatzen duenean edo diziplina-zehapen bat jasotzen duenean.

2. Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

Indarrean den lanpostuen zerrendan eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak ezarritako ordutegietara egokituko dira.

3. Lan eskaintza jakinarazteko modua.

Lan eskaintza posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da, eta egin beharreko ordezkapenaren beharren araberako epea emango da, hari buruzko ezaugarri eta datuak adierazita (lan egunak eta ordutegiak; kontratuaren hasiera eta amaieraren aurreikuspena, ahal denean). Epea bukatu ondoren, hautagaia kontratatuko da, hurrenkera eta Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako lanpostuaren ezaugarriak errespetatuz (eskatzen den titulazioa eta euskara eskakizuna) eta erantzun duten guztiei jakinaraziko zaie egindako kontratazioaren emaitza. Orientazio moduan, bereizi egiten dira premiazko eskaintzak (lana hasteko egun berean jakinarazten direnak, eta erantzuteko ordu 1 eta 4 ordu arteko epea dutena, premiaren arabera) eta ohikoak (aurreikuspen handiagoa edukitzeko aukera ematen dutenak eta ondorioz, erantzun epe handiagoa daukatenak).

4. Ordezkapenak eta lanpostu hutsak betetzeko modua.

4.1. Hainbat espezialitate ematen dituzten irakasleen ordezkapenetarako soilik deituko zaie espezialitate horietako zerrenda guztietan dauden pertsonei, postuan eskatzen den euskara eskakizuna betetzen badute. Hautaketan lehentasunak ezartzerakoan, ordezkapenean denbora gehien hartzen duen irakasgaian puntuaziorik handiena daukanari emango zaio.

4.2. Zerbitzuaren beharrengatik, eta izangai batek ere ez dituenean baldintzak betetzen eta/edo lan eskaintzarako ordutegiekin bateraezina bazaio, hainbat izangairen lanaldi partzialeko kontratuen eta/edo izendapenen bidez egin ahalko da, aldi baterako programak betetzeko, harik eta horrela kontratatzea ekarri zuten arrazoiak desagertzen diren arte. Horretarako, pedagogia zuzendaritzak, edo bestela kudeatzailetzak, erabakiko du zein den zerbitzuaren behar gehienak betetzeko aukera ematen duen irtenbiderik hoberena.

4.3. Hurrenez hurren etenaldirik gabe edo gehienez ere 15 egun naturaleko etenaldiarekin gertatzen diren ordezkapenak, aurreko ordezkapenerako izendatu zen izangai berak beteko ditu, lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Ez baditu baldintzak betetzen, lan eskaintza igorriko zaie zerrendako guztiei.

4.4. Ordezkapen bidez betea dagoen lanpostu bat hutsik gelditzen bada, lanpostu huts hori pertsona berak beteko du, lanposturako baldintzak betetzen baditu. Ez baditu baldintzak betetzen, lan eskaintza igorriko zaie zerrendako guztiei.

4.5. Ordezkapenen ehunekoak handitzea. Edozein arrazoi dela medio ordeztua den baten lanaren ehunekoa handitu behar bada, une horretan ordezkapena egiten ari den pertsonari eskainiko zaio.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoarekin bat, eta galarazi gabe egoki jotzen duen beste edozein ekintza edo errekurtso bere eskubideak hobeki defendatzeko.

Beran, 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1805482