105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

185E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, Carlos Bardají Pascual jauna Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 4ko 300E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko buru izateko lanpostua bete zedin merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez.

Aipatu burutza hutsik dagoenez, eta harik eta aipatu 300E/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedura ebatzi arte, Nafarroako Ospitaleguneak norgehiagokako prozedura bat tramitatu du lanpostu hori berehala betetzeko, zerbitzuak buru bat behar baitu.

2018ko maiatzaren 8an, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak Carlos Bardají Pascual jauna izendatzea proposatu zuen, bere proposamen txostenean jasotzen dituen arrazoiak tarteko.

2018ko maiatzaren 11n, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak Carlos Bardají Pascual jauna proposatu zuen Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko buru izateko bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Carlos Bardají Pascual jauna izendatzea Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko buru izateko bitarte baterako.

2. Bitarte baterako izendapen honek eragina izanen du aipatu burutza bete bitartean, zeina hornituko baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 17ko 263E/2018 Ebazpenaren bidez deitutako prozesuaren ondorioz.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 11n.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1806374