105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2018ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta karga-tasak

Aresoko Udalak, 2018ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran, besteak beste, 2018ko tasak eta prezio publikoak hasiera batez onartu zituen.

Hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 33. alean argitaratu zen, 2018ko otsailaren 15ean. Akordioa herriko iragarki oholean erakusgai egon den epean ez da inongo alegaziorik jaso, eta beraz, behin betiko tasa eta prezio publikoak argitara ematen dira indarrean sar daitezen.

Areson, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

2018KO EKITALDIRAKO TASAK,
PREZIO PUBLIKOAK ETA KARGA-TASAK

1.–Karga-tasak, 2018. urtekoak.

1.1. Kontribuzioa eta zergak:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,29.

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,4.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–5 urte bitarte: %2,2.

–10 urte bitarte: %2,1.

–15 urte bitarte: %2.

–20 urte bitarte: %2.

–Karga-tasa %10 izanen da.

1.2. Tasak:

Saneamendua:

  • 45 euro gehiago, hirigunean dauden etxebizitza eta/edo instalazioentzat bakarrik.
  • 55 euro, hirigunetik kanpo dauden enpresentzat.

Ur hornidura:

1.–Hirigunean dauden etxebizitza eta abarrentzat: 75,00 euro.

2.–Kontagailua duten etxe eta instalazioetan, kontsumoaren arabera kobratuko da, eskala honekin bat:

Kontsumitutako 100 m³ bitarte: 0,41 euro/m³.

Kontsumitutako 100m³-tik 300 m³-ra bitarte: 0,61 euro/m³.

Kontsumitutako 300m³-tik gora: 0,81 euro/m³.

Gutxieneko kontsumoaren zenbatekoa: 90,00 euro BEZa kanpo.

Hargune berria instalatzeko tasa: 150 euro.

Hirigintzako agiriak tramitatzea:

1.–Hirigintzako agiriak tramitatzeko prentsan argitaratu behar diren iragarkien kostua sustatzaileen kontura izanen da.

2.–Udal arkitektoaren txostena behar dutenak: 20 euro.

Konpultsak eta egiaztagiriak:

1.–Erroldatu gabeko pertsona eta pertsona juridikoentzat agiriak konpultsatzea, 0,50 euro.

2.–Ziurtagiriak:

2.1. 0,50 euro, 18 urtetik behera ez erroldatutako pertsonentzako.

2.2. Euro 1, 18 urtetik gora ez erroldatutako pertsonentzako eta pertsona juridikoentzako.

Pozoia sagu eta arratoientzat:

Etxebizitzako 2 kg baino gehiago kontsumitzen denean, 50 gramoko poltsa bakoitzeko 0,30 euro kobratuko dira.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak: 150 euro.

Irekitzeko lizentzia: 150 euro.

Etxerako egurraren loteak:

1.1. Mendi zaindariak egindako balorazioa izanen da haizeak botatako zuhaitzen aprobetxamendurako kanona ordaintzeko irizpidea.

1.2. Egur lotea markatzearekin batean, Aresoko Udalak finkatuko du etxerako egurra aprobetxatzeagatik ordaindu beharreko kanona. Langile espezializatu batek loteak markatu, zuhaitzak bota eta motozerraz zatitzeko kostuak hartuko dira kontuan, betiere behar bezala justifikatzen badira eta zuzenean loteei egozten ahal bazaizkie.

Bideen ordenantzako zehapenen araubidea:

Ordenantza honetako arau-hausteak isunaren bidez zehatuko dira; isuna gehienez ere 150 eurokoa izanen da.

Nork bere borondatez ordaintzen ez badu, premiamendu bidez eginen da isunen diru-bilketa.

Gainera, bidea konpondu beharko da.

1.3. Prezio publikoak:

WI-FI zerbitzuaren prezio publikoa:

Aresoko Udalaren WI-FI sarean erregistratuak dauden zergadun guztiei urtean 78 euro kobratuko zaizkie BEZa barne zerbitzu horren aldera.

2.–Erabaki honek 2018. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra, eta edonola ere, iragarri ondoko egunean.

3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, honako hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Iragarkiaren kodea: L1806978