105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLOTZ

Udal ordenantza, Kontzejuaren eskumeneko herri-larreen erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

Allozko Kontzejuak, 2018ko maiatzaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Allozko Kontzejuaren (Deierri) eskumeneko herri-larreen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allotzen, 2018ko maiatzaren 4an.–Kontzejuko burua, Fernando Andrés Azanza Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1806018