105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

2018ko maiatzaren 11n ezkontza zibila egingo da Alloko udal-mugartean. Ezkontza hori Alloko Udaleko Pilar Ibarrondo San José zinegotziak egingo du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, argitaratzen da Alloko Udaleko alkate udalburuak 2018ko apirilaren 27an eman 37/2018 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuela:

1. Alloko Udalean 2018ko maiatzaren 11n ezkontza zibila egiteko eskumena Alloko Udaleko zinegotzi María Pilar Ibarrondo San Joséren esku uztea.

2. Zinegotzi horri jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunetik izango du indarra, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluak ezartzen dituen baldintzetan.

3. Ebazpen honen berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Allon, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1806179