2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, komunitate teknikari lanpostuan aritze aldera
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2018ko maiatzaren 22an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau
ONETSI DU:
Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, komunitate teknikari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoetan.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 22an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L1806977