105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

250/2018 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, agintzen duena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko Lergako Udalak Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 448/2017 Ebazpenaren aurka jarritako aurretiazko errekerimenduaren isilbidezko ezespenaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (133/2017 prozedura arrunta), eta epatzen dituena interesdunak. Ebazpen horren bidez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, Argiteria Publikoaren atalean sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak onetsi ziren.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan 2018ko apirilaren 24an sartu zen 2018ko apirilaren 23ko idatzi baten bidez eskatu du igortzeko Lergako Udalak Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 448/2017 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko 133/2018 auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea. Ebazpen horren bidez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, Argiteria Publikoaren atalean sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak onetsi ziren. Orobat eskatzen da interesdunak epatzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Horrenbertzez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez (ekainaren 28ko 66/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua) eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Lergako Udalak Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 448/2017 Ebazpenaren aurka jarritako aurretiazko errekerimenduaren isilbidezko ezespenaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (133/2017 prozedura arrunta). Ebazpen horren bidez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, Argiteria Publikoaren atalean sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak onetsi ziren.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lerga Udalari eta interesdunei jakinaraztea, eta horiek epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 21ean.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1806759