105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 16an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko ikasketak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari graduko lau titulu eta masterreko titulu bat ezartzeko.

ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulu horien aldeko ebaluazioa egin du, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.

Baimen eskaeraren xede den masterra Iberus Bikaintasun Campusaren esparruko unibertsitate arteko masterra da, eta Zaragozako Unibertsitateak koordinatzen du.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berriak ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan honako titulu hauek ezartzeko baimena ematea: Bioteknologiako gradua, Datuen Zientzietako gradua, Zientzietako gradua, Ingeniaritza Biomedikoko gradua eta Uraren eta Ur Baliabideen Ingeniaritzako unibertsitate masterra, betiere Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu eta ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak positiboki ebaluatu dituen memorietan ezarritako baldintzetan.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Nagusiari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari igortzea, baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena Espainiako Gobernuari bidal diezaion eta tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1806524