105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

176E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru den Julio David Cambra Ría jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Martxoaren 16ko 309E/2017 Foru Aginduaren bidez, Julio David Cambra Ría jauna Tuterako Osasun Barrutiko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, urtebeterako, hiru urtera arte luzatzeko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik burutza behin betiko betetzen ez den bitartean.

Julio David Cambra Ría jauna 2017ko martxoaren 21ean jabetu zen lanpostuaz, eta ez da onetsi merezimendu-lehiaketaren deialdi publikoa.

Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskaera egin du Tuterako Osasun Barrutiko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru den Julio David Cambra Ría jaunaren izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutelako.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Julio David Cambra Ría jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea Tuterako Osasun Barrutiko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Julio David Cambra Ría jaunaren kargualdia urtebete luzatzea, eta, beraz, Tuterako Osasun Barrutiko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea 2018ko martxoaren 21etik aurrera, burutza hori behin betiko betetzen ez den bitartean.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zerbitzuari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 3an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1806376