101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

295E/2018 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, toki entitateendako diru-laguntza deialdia onesten duena 2018an baliabide turistikoak egokitzeko.

Erreferentzia: Espedientearen kodea: 0011-1515-2018-000000.

Unitate kudeatzailea: Garapen Ekonomikorako Departamentua.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua.

Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atala.

Tel.: 848-423573.

Helbidea: Navarrería kalea, 39 - 31001 Iruña.

Posta elektronikoa: turismo.ayudas@navarra.es.

Espedientea:

Espediente mota: toki entitateendako diru-laguntza, bidexka, baliabide eta eremu turistikoen balioa agerrarazteko jarduketak egin ditzaten.

Aplikazio arauak: 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoak (2018-2025), bere I. Programan (“Eremu turistikoa egokitzea eta harrera ahalmena sendotzea”), zenbait neurri ezartzen ditu osotasunean hartuta, helburu nagusi bat dutenak: jarduera turistikoarekin zerikusia duten elementuak dauden espazioa hobetzea, hau da, produktu turistikoak eratzeko aprobetxatzen ahal diren baliabideak, garraio eta sostengu arloko azpiegiturak, ostatatzeko lekuak eta jarduera turistikoen eremua.

Programa horretako neurriek bilatzen dute bai gaur egungo espazio turistikoa hobetzea, bai espazio turistiko berriak sortzeko gaitasuna izaten ahal duten eskualdeak egokitzea. Gainera, programak zenbait neurri jasotzen ditu Nafarroan turismoak dituen harrera-tokiak hobetzeko, batez ere bi hauek:

–Baliabideak (naturalak, kulturalak eta abar) kudeatzen dituzten entitateei laguntzea, baliabideak turisten bisitetara egokitu ahal izateko.

–Baliabide turistiko garrantzitsuenen gaineko orientazio, identifikazio eta interpretazio seinaleak hobetzea.

Nafarroako Gobernuko turismo administrazioak segitu behar du kasu egiten jardueraren osotasunari, bere osagai guztietan eta segmentu eta produktu guztietan; turismoaren norabidean muntako aldaketa lortzeko, ordea, beharrezkoa da lehentasunak eta balio estrategikoa duten jarduketak identifikatzea.

Gainera, plan horretan oinarrizkotzat hartzen ziren segmentu turistikoetariko bat da “landa-natura” erran zaiona eta, aldi berean, jasotako segmentu berariazko bat da arestian aipatu den bat, “mendi-ibilia” alegia.

Hainbertzenarekin, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari funtsezkoa iruditzen zaio turismo azpiegiturak egokitzea, bai bidexkei bai eremu turistikoei dagokienez, eta horretarako, diru-laguntza deialdi honen bidez, erraztu nahi da Nafarroako toki entitateek egin ahal izatea titulartasun publikoko eremu eta baliabide turistikoak prestatzeko eta egokitzeko lehentasunezkoak diren jarduketak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdia norgehiagoka ebatziko da, aurrekontuan behar adina dirua badago; izan ere, baremo bat aplikatuko da, diru-laguntzak emateko lehentasun ordena zehaztuko duena.

Horrenbertzez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki entitateendako diru-laguntza deialdi bat onestea 2018an baliabide turistikoak egokitzeko.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 235.000 euroko gastua baimentzea diru-laguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako hurrengo partidaren kargura finantzatuko da: 830001-83130-7609-432103: Toki entitateendako diru-laguntzak baliabide turistikoak egokitzeko.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dutela adieraztea deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 7an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

2018an baliabide turistikoak egokitzeko, toki entitateei emanen zaizkien diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Honako oinarri arautzaile hauen xedea da toki entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea arlo hauetan egiten dituzten jarduketen pizgarri: titulartasun publikoko bidexka, baliabide eta eremu turistikoak prestatzeko eta egokitzeko jarduketak, toki entitateek sustatuak.

Deialdiaren helburua eta interes publikoa justifikaturik daude, zeren eta azpiegitura, baliabide eta eremu turistikoak hobetzeak eta horien balioa agerrarazteak bide ematen baitu, eta zuzenean errazten, zerbitzuen sektorean jarduera ekonomikoa sortzea, eta horrek, halaber, gure lurraldeko garapen turistikorako aukerak optimizatzen ditu, eremu turistikotzat harturik jarduera turistikoarekin zerikusia duten elementuak dauden espazioa, hau da, produktu turistikoak eratzeko aprobetxatzen ahal diren baliabideak, garraio eta sostengu arloko azpiegiturak, ostatatzeko lekuak eta jarduera turistikoen eremua.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 235.000 eurokoa da, honela zehaztuta, diruz laguntzen ahal diren jarduketa moten arabera:

JARDUKETA MOTAK

ZENBATEKOA

A) Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa

65.000

B) Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena

170.000

KREDITUA, GUZTIRA

235.000

A) motako jarduketei dagozkien diru-laguntza guztiak esleitu ondoren gerakin erabilgarririk badago, B) motako jarduketei erantzuteko erabiliko dira, eta alderantziz.

3. oinarria. Entitate onuradunak eta baldintzak eta diruz laguntzen ahal diren jarduketa motak.

1. Entitate onuradunak.

15.000 biztanle baino gutxiagoko udalek eta gainerako toki entitateek (hemendik aitzina, toki entitateak) eskatzen ahal dituzte diru-laguntza hauek, baldin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan aipatzen direnak badira eta jarduketak eginen diren baliabide eta eremu turistikoen titular badira edo, ez badira ere, titularren baimena jaso badute jarduketa horiek egiteko.

Honi dagokionez, biztanleen kopuruaren zehaztapena ofizioz eginen du deialdia kudeatzen duen organoak Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren otsailaren 7ko 23/2018 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz (agindu horrek Nafarroako kontzejuetako 2017ko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituen).

2. Berariazko betebeharrak.

a) Baliabide edo eremu turistikoen titulartasun publikoa.

Jarduketa guztiak titulartasun publikoko ondasunetan gauzatu behar dira, deialdi honetan jasotzen diren diru-laguntzak bildu ahal izateko.

Eskatzailea ez bada bultzatutako jarduketak hartzen dituzten baliabide edo eremu turistikoen titularra, egiaztatu beharko du haien gaineko eskuragarritasuna; horiek, gainera, titulartasun publikokoak izan behar dira, bere udal mugartean kokaturik egon eta haien titularrak ez du izan behar 15.000 biztanle baino gehiagoko herria.

b) Bidexka edo baliabide turistikoak udal mugarte bat baino gehiagotan daudenean.

Toki entitate bakoitzak diru-laguntza eskaera aurkeztu beharko du bere udal mugartean egindako inbertsio atalagatik.

Bidexka turistikoa edo baliabide edo eremu turistikoa zer entitate eskatzailetan kokaturik dagoen, guztiek egindako inbertsioen bolumen osoa hartuko da aintzat, 5. oinarrian eskatzen den gutxieneko inbertsio zenbatekoa kontuan hartzeko tenorean.

3. Diruz laguntzen ahal diren jarduketak.

Toki entitateek aurkeztutako eskaerak onartuko dira, inbertsioak jarduketa mota hauek egiteko badira:

a) Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa.

b) Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena.

4. oinarria. Diruz laguntzen ahal diren jarduketa eta inbertsioak zer epetan gauzatu behar diren.

1. Diruz laguntzen ahal diren jarduketak gauzatzeko epea.

2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitarte, biak barne, egiten diren inbertsio, hobekuntza eta egokitze jarduketen gastuak dira diruz lagungarriak, inbertsioak justifikatzeko epea bukatu aurretik ordaindu direnak. Ondorio horietarako, fakturazio eguna izanen da gastua egin den eguna.

Diruz laguntzen ahal diren jarduketen ordainagiriek 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko azaroaren 5era artekoak izan beharko dute, biak barne.

2. Diruz laguntzen ahal diren jarduketa eta inbertsioak.

Honako jarduketa hauek hartzen ahalko dituzte diru-laguntzak:

2.1. Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa.

2.1.1. Diruz laguntzen ahalko dira bidexka, natur bide eta bide berdeetan egiten diren jarduketa proposamenak, baldin eta haien interes turistikoa frogaturik gelditzen bada eskaera aurkezten denean. Izaera hori baloratzeko 25 irizpide definitu dira oinarri erregulatzaile hauen I. eranskinean. Irizpide horietariko bakoitzak 1etik 3 puntu bitarteko balorazioa har dezake; gehienez ere, beraz, 75 puntu har litzake.

Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeek gutxienez ere 30 puntu izan behar dituzte, haiendako diru-laguntza eskaera egiten den unean.

Eskaerak aldeko txostena izan beharko du Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren aldetik; haren kontu izanen da, halaber, baloratzea aurkeztutako dokumentazioa, esleitzea arestian aipatu eranskinean horretarako ezarritako ebaluazio irizpideetan agertzen den puntuazioa eta egiaztatzea bidexka turistikoak eskatzen den gutxieneko puntuaziora ailegatzen dela. Horren guztiaren gainean txostena eginen du. Txosten hori aldekoa ez bada, diru-laguntza ukatuko zaio.

2.1.2. Hona zein diren diruz laguntzen ahal diren jarduerak:

a) Inbertsioak eta hobekuntzak bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen trazaduran; bertzeak bertze:

–Bide-zorua irmotzea (asfaltatzea eta hormigoitzea, kanpo).

–Urak ubideratzea.

–Hormatxoak egokitzea.

–Zubiak eta zaldainak.

–Iturriak

–Harrera gunean modu iraunkorrean egon ohi diren elementuak (ibilbideen hasieran baino ez, eta betiere herrigunetik kanpo).

–Aparkatzeko guneak egokitzea (herriguneetatik kanpo hasten diren bidexketan).

–Laguntzeko egiturak paratzea tarte zailetan edo egiturazko sendotze elementuak paratzea luiziak izan diren tarteetan.

b) Desgaitasun funtzionala duten pertsonendako irisgarritasun jarduketetan inbertsioak egitea, eskumena duten teknikarien txostenaren abala izanda.

c) Interpretazio fisikoko sistemak: informazio panelak, mahai panoramikoak eta interpretazio fisikorako bertzelako sistemak paratzea, edo IKTak erabiltzea: App, QR, AR eta abar. Horretarako, Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren jarraibideak hartu behar dira kontuan, eta, oro har, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez idatzi beharko dira gutxienez. Edukia pedagogikoa izanen da, ulertzen erraza izan dadin, eta lehentasuna eduki grafiko eta ikusizkoari emanen zaio, eta ez testuari. Parte-hartzea bultzatuko duten elementuak ere izan beharko dituzte, edo baliabidearen eta testuinguruaren gaineko jakin-mina piztuko dutenak. QR kodea ere gehituko da, edo bertze baliabideren bat, betiere informazioa zabaltzeko. Bereziki zainduko da haietan erabiliko den hizkuntza inklusiboa izatea, bai eta ez-sexista ere.

2.1.3. Gastu hauek ez dute diru-laguntzarik izanen:

–Seinaleetarako zutoinak paratzea.

–Bidexketan balizak paratzea.

–Seinaleak pintatzeko eta markatzeko lanak.

–Mantentze-lanak, hala nola sasi-garbiketak, bide-zuloetako betelana, garbiketak edo gisakoak.

2.2. Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena.

Ondorio horietarako, eremu turistikotzat hartuko dira bertako ezaugarri berezi, baliabide edo azpiegiturak direla-eta bisitari eta turista ugari erakartzen dituzten tokiak. Izaera hori baloratzeko 20 irizpide definitu dira oinarri erregulatzaile hauen I. eranskinean. Irizpide horietariko bakoitzak 1etik 3 puntu bitarteko balorazioa har dezake; gehienez ere, beraz, 60 puntu har litzake.

Baliabide eta eremu turistikoek gutxienez ere 25 puntu izan behar dituzte, haiendako diru-laguntza eskaera egiten den unean.

Eskaerak aldeko txostena izan beharko du Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren aldetik; haren kontu izanen da, halaber, baloratzea aurkeztutako dokumentazioa, esleitzea arestian aipatu eranskinean horretarako ezarritako ebaluazio irizpideetan agertzen den puntuazioa eta egiaztatzea baliabide edo eremu turistikoak eskatzen den gutxieneko puntuaziora ailegatzen dela. Horren guztiaren gainean txostena eginen du. Txosten hori aldekoa ez bada, diru-laguntza ukatuko zaio.

2.2.1. Gisa honetako jarduketak egiteko proposamenak izanen dira diruz lagungarriak:

a) Ibilgailuak, motoak eta bizikletak aparkatzeko guneak egokitzea eta haietan inbertsioak egitea.

Kontzeptu honengatik diru-laguntza eskuratu ahal izateko, aparkatzeko guneak dauden tokiek honelakoak izan behar dute:

–500 biztanle baino gutxiagoko biziguneak, baldin eta bizigune horietako ostatu emate eta jatetxe plazak gutxienez %25 badira bertako biztanleen erroldaren aldean, eta Nafarroako Gobernuaren turismoko argitalpenetan eta web-orri ofizialean (www.turismonavarra.es) jasotako interes turistikoko tokiak, bisitariak hartzen dituztela justifikatzen dutenak.

–Herriguneetatik kanpo dauden baliabide eta eremu turistikoak, baldin eta bisitariak hartzeko eta/edo haiei harrera egiteko zerbitzuren bat badute.

b) Ibilgailuendako sarbideetan inbertsioak eta hobekuntzak egitea, bisitariak hartzeko eta/edo haiei harrera egiteko zerbitzuren bat herriguneetatik kanpo duten titulartasun publikoko eremu eta azpiegituretara iristeko.

c) Komun publikoetako instalazioak egitea herri edo eremu turistikoetan (urte guztian garbitzeko eta mantentze-lanak egiteko konpromisoarekin).

d) Desgaitasun funtzionala duten pertsonendako irisgarritasun jarduketetan inbertsioak egitea titulartasun publikoko eremu eta baliabide turistikoetan, eskumena duten teknikarien txostenaren oniritzia izanda.

e) Eremu turistikoetan harrera guneetan ekipamendua eta altzari finkoak paratzea. Gisa horretako jarduketak ez dira kontuan hartuko herriguneen barnean egiten badira.

Aitzinetik aipatutako atal guztietan, beharrezkoa izanen da frogatzea bisitarien etorria nabarmena eta handia izaten dela jarduketak egin gogo diren herrigune, baliabide edo eremu turistikoan.

f) Interpretazio fisikoko sistemak: informazio panelak, mahai panoramikoak eta interpretazio fisikorako bertzelako sistemak paratzea, edo IKTak erabiltzea: App, QR, AR eta abar. Horretarako, Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren jarraibideak hartu behar dira kontuan, eta, oro har, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez idatzi beharko dira gutxienez. Edukia pedagogikoa izanen da, ulertzen erraza izan dadin, eta lehentasuna eduki grafiko eta ikusizkoari emanen zaio, eta ez testuari. Parte-hartzea bultzatuko duten elementuak ere izan beharko dituzte, edo baliabidearen eta testuinguruaren gaineko jakin-mina piztuko dutenak. QR kodea ere gehituko da, edo bertze baliabideren bat, betiere informazioa zabaltzeko. Bereziki zainduko da haietan erabiliko den hizkuntza inklusiboa izatea, bai eta ez-sexista ere.

5. oinarria. Diru-laguntzaren zenbatekoa, gehieneko diru-laguntza eta gutxieneko inbertsioa.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, diruz laguntzen ahal den inbertsioaren zenbatekoari (BEZa kanpo) portzentaje batzuk aplikatuz zehazten dena.

Diruz laguntzen ahal den jarduketa zer motatakoa den, halakoa izanen da diruz laguntzen ahal den gutxieneko inbertsioa, halakoa diru-laguntzaren portzentajea eta halakoa entitate onuradun bakoitzaren gehieneko diru-laguntza, hori guztia lauki honi jarraikiz:

JARDUKETA MOTAK

GUTXIENEKO INBERTSIOA (BEZa barne)

DIRU-LAGUNTZA

GEHIENEKO DIRU-LAGUNTZA

A) Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapena eta interpretazioa

3.000 euro

%50

7.000 euro

B) Baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapena

6.000 euro

%60

25.000 euro

6. oinarria. Eskaerak eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak aurkezteko modua.

a) Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz. http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16619/Subvenciones-a-entidades-locales-para-la-adecuacion-de-recursos-turisticos-durante-2018 (hemendik aitzina laguntzaren fitxa); fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko gero aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Eskaerak tramitazio telematikoa egiten den unean eskura dagoen berariazko eskabidea erabiliz eginen dira, laguntzaren fitxaren bidez, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko dira. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzaren fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak.

c) Entitate bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du, nahiz eta diru-laguntza jarduketa bat baino gehiagotarako eskatu.

3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioa berariazko eskabidearen araberakoa izan beharko da, eta agiri bereizietan eta behar bezala identifikatuetan aurkeztua. Hona hemen:

a) Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

–Erantzukizunpeko adierazpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena. Hura diru-laguntzaren eskabidean sartua egonen da.

–Entitate eskatzailearen adierazpena, bertze administrazio, entitate edo partikular batzuei, diru-laguntzaren xede diren jarduketa berberetarako eskatutako eta jasotako diru-laguntzen zenbatekoei buruzkoa. Hura diru-laguntzaren eskabidean sartua egonen da.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena eskaera egiten duen entitatearen konpromisoa inbertsioaren xede den eremu edo azpiegituretan mantentze eta garbitze lanak 7 urtez egiteko.

–Jarduketak eginen diren eremuen edo lurren titulartasunaren ziurtagiriak. Toki entitatearen idazkariaren ziurtagiria aurkeztuko da.

b) Diru-laguntza zer jarduketatarako eskatzen den, horiexetako bakoitzari buruzko dokumentazioa.

–Diru-laguntzaren xedeko jarduketa azaltzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa, gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatz eta xehekatua bilduko duena:

–Inbertsioak egitera bultzatzen duten arrazoiak eta jarduketak eginez lortu nahi diren helburuak.

–Diruz laguntzen ahal den jarduketa denboran egin diren edo egiteko diren jarduketan deskribapena.

–Jarduketa gauzatzeko faseak, gauzatze egoera diru-laguntzaren eskabidea aurkezten denean eta gauzatzeko aurreikusitako egutegia.

–Egin diren edo egiteko diren inbertsioen aurrekontu eta zenbateko xehakatua, kontzeptuka.

–Inbertsioetan mantentze eta garbitze lanak 7 urtez egiteko programa.

–Dokumentazio grafikoa eta kokapen planoak.

–Hala badagokio, obra proiektu ikus-onetsia.

–Hala badagokio, enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo frogagiria, adierazten duena inbertsio-proiektua dela “Irisgarritasuna hobetzekoa”, 4.2.1.2.b) edo 4.2.2.1.d) oinarrietan ezarritakoarekin bat.

–Diru-laguntza baliabide eta eremu turistikoak hobetzeko eta egokitzeko bada, beharrezkoa izanen da urtean bisitari etortzen frogatzea, eta horretarako informazio edo harrera puntuetako datuak edo kontaketa sistemen txostenak aurkez daitezke, edota prentsan nahiz bertze bitartekoren batean maiz agertutako berriak, aurreikusitako jarduketak beharrezkoak direla erakusten dutenak.

c) Bertzelako dokumentazioa.

–“Transferentzia bidez kobratzeko eskaera” izeneko jatorrizko inprimakia, lehenago inoiz Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik lortu ez bada.

7. oinarria. Diru-laguntza emateko parametroak.

Diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatzen den moduan, hau da, aurkezten diren eskaerak alderatuta eta horretarako ezarritako baremoak aplikatuta ateratzen den ordenari jarraituz, puntuazio altuenetik txikienera, eta aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

Eskaera hartutakoan, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak 2. oinarrian ezarritako jarduketa moten arabera sailkatuko ditu aurkeztutako eskaerak, eta halaber dokumentazioa osorik dagoen egiaztatuko du eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuari eskatuko dio I. eranskineko irizpideetan ezarritako puntuazioa aplika dezan eta, gainera, 4.2 oinarri erregulatzailean eskatzen den gutxieneko puntuazioa ote duen jakiteko txostena egin dezan.

Horren ondotik, diruz laguntzen ahal den jarduketa mota bakoitzerako ezarritako baremoa berariazkoa aplikatuko da eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten espedienteen gainean, jarraian erraten den honi jarraikiz:

A) Baremoa eta balorazio irizpideak bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapen eta interpretazio arloko jarduketetarako.

1) Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen jarduketa eremua eta kokalekua.

Deialdi honetaz den bezainbatean, kontuan hartuko da Nafarroako Toki Administrazioaren eraberritzeari buruzko Foru Legearen zirriborroan jasota dagoen tokiko mapa berrian aurreikusitako zonifikazioa, zehatz-mehatz, eskualde hauen araberako multzokatzea:

–Arga.

–Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana.

–Jurramendi.

–Pirineoaurrekoa-Pirinioak-Zangoza.

–Erriberagoiena-Erriberabarrena.

–Erdialdea-Izarbeibar.

Eskualde horiei gehieneko lehen puntuazio bat aplikatzen zaie, 8 puntukoa, azaleraren eta udalerri kopuruaren zuzeneko proportzioan.

Eta bigarren puntuazio bat aplikatzen da, bidexka turistikoaren eskaintzan lurralde oreka lortzeko xedea duena; horregatik, aintzat harturik aipatu eskualdeetan nola kokatzen diren Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren “Caminos-Bideak” argitalpenean bildu eta deskribaturiko bidexken sarea osatzen duten gaur egungo 30 bidexka turistikoak, gehieneko puntuazio bat aplikatzen da, 12 puntukoa, eskualde bakoitzean kokaturiko bidexka kopuruaren alderantzizko proportzioan, ondoko laukian ezartzen den puntuazioaren arabera:

Eskualdean dauden bidexka kopurua guztien %10 edo gutxiago denean

10 puntu

Eskualdean dauden bidexka kopurua guztien %11tik %20ra bitartekoa denean

8 puntu

Eskualdean dauden bidexka kopurua guztien %21etik %30era bitartekoa denean

5 puntu

Eskualdean dauden bidexka kopurua guztien %31tik %40ra bitartekoa denean

3 puntu

Eskualdean dauden bidexka kopurua guztien %41 baino gehiago denean

puntu 1

Balorazio irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

ESKUALDEA

LEHEN
PUNTUAZIOA

BIGARREN PUNTUAZIOA

PUNTUAK, GUZTIRA

Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana

4

5

9

Pirineoaurrekoa-Pirinioak-Zangoza

6

3

9

Jurramendi

5

8

13

Arga

3

10

13

Erriberagoiena-Erriberabarrena

4

10

14

Erdialdea-Izarbeibar

4

10

14

Bidexka, natur bidea edo bide berdea 2 eskualde edo gehiagotan barna pasatzen bada

8

12

20

2) Irisgarritasunaren arloko jarduketak.

Horrelakotzat hartuko dira mugikortasun murriztua dutenen edo bertzelako muga fisiko, psikiko edo zentzumeneko bat dutenen irisgarritasuna hobetzeko eraberritzeko obrak eta jarduketak, baita oztopo arkitektonikoak eta zentzumenekoak kentzekoak ere, eta 10 puntuko esleipena ekarriko dute.

Puntuazio hau aplikatuko da baldintza hauek betetzen direlarik:

–Aurreikusitako jarduketen multzo osoa halakotzat hartu behar da.

–Inguruabar horiek, nahitaez, enpresa edo profesional eskudun batek ziurtatu beharko ditu proiektuaren memoria eta diru-laguntzaren eskaera aurkezteko unean.

–Gainera, egindako jarduketak justifikatzeko tenorean, horiek “irisgarritasuna hobetzeko jarduketen” proiektutzat ihartzen segitu beharko da; horretarako, hala ziurtatzen duen enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo ziurtagiria aurkeztuko da berriz, bertzenaz deklaratuko baita onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela.

3) Bidexka turistiko, naturbide edo bide berdeari puntu gehiago ekartzen dizkioten jarduketak, deialdi honen I. eranskinean ezarritako ebaluazio irizpideei jarraikiz. Puntu hauek emanen dira:

BIDEXKA TURISTIKO, NATURBIDE EDO BIDE BERDEARENDAKO PUNTU GEHIKUNTZA, INBERTSIOAK EGIN ONDOAN

PUNTUAK

9 puntu baino gehiago

12

7 puntutik 9 puntura bitarte

9

3 puntutik 6 puntura bitarte

6

2 puntura bitarte

3

4) Bidexka turistikoa 2019ko abenduaren 31 baino lehen homologatzeko konpromisoa.

Eskaera egin duen entitateak hartzen badu delako bidexka hori aipatu data baino lehen homologatzeko eta ziurtatzeko konpromisoa Nafarroako Foru Komunitateko erabilera publikoko kirol bidexken sorrera eta kontserbaziorako baldintzak arautzen dituen irailaren 7ko 197/2011 Foru Dekretuarekin bat, orduan 5 puntu emanen zaizkio diru-laguntzaren xede den jarduketari.

Puntuazio hori aplikatzeko erantzukizunpeko adierazpen berariazko bat aurkeztu behar da, diru-laguntzaren eskabidean heldu dena, kontuan harturik baldintza hori epe horretan bete ezean ordaindutako diru-laguntza itzultzeko eskatuko dela, gehi berandutzagatik dagozkion interesak.

Hona hemen bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen egokitzapen eta interpretazio arloko jarduketei aplikatu beharreko baremoaren puntuazioaren laburpena:

Zk.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNAK

PUNTUAK

GEHIENEKO
PUNTUAKIRIZPIDE BAKOITZEKO

PONDERAZIOA

IRIZPIDEAN

1

Bidexka turistiko, natur bide eta bide berdeen jarduketa eremua eta kokalekua.

Pirineoaurrekoa-Pirinioak-Zangoza

9

20

%43

Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana

9

Arga

13

Jurramendi

13

Erriberagoiena-Erriberabarrena

14

Erdialdea-Izarbeibar

14

Bidexka 2 eskualde edo gehiagotan barna pasatzen bada

20

2

Irisgarritasunaren arloko inbertsioak

Baldintza: enpresa eskudunaren txostena

10

10

%21

3

Bidexka turistikoari, natur bideari edo bide berdeari puntu gehiago ekartzen dizkioten jarduketak

9 puntu baino gehiago

12

12

%25

7 puntutik 9 puntura bitarte

9

3 puntutik 6 puntura bitarte

6

2 puntura bitarte

3

4

Bidexka turistikoa 197/2011 Foru Dekretuaren arabera homologatzeko konpromisoa

2019-12-31 baino lehen

5

5

%11

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

47

%100

Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Baloratzeko 1. irizpidea ofizioz aplikatuko du deialdia kudeatzen duen organoak.

Baloratzeko 2. irizpidea aplikatzeko beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak nahitaezko dokumentazioa aurkeztea diru-laguntza eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

Baloratzeko 3. irizpidea ofizioz aplikatuko du Turismoko Marketinaren Zerbitzuak.

Baloratzeko 4. irizpidea aplikatzeko beharrezkoa izanen da eskaera egiten duen entitateak betetzea diru-laguntzaren eskabide berariazkoan horretarako ezarrita dagoen erantzukizunpeko adierazpena.

Eskaeren arteko berdinketak ebazteko prozedura.

Berdinketak trenkatzeko hurrengo irizpideak aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketak iraunez gero:

–Bidexka, baliabide eta eremu turistiko eta naturalen balioa agerrarazteko jarduerak egin zitzaten, toki entitateendako 2018ko diru-laguntza deialdian emandako diru-laguntzak. Diru-laguntza txikiena hartu duten entitateek izanen dute lehentasuna.

–Irisgarritasun arloko jarduketak: halakotzat jo daitezkeen proiektuek izanen dute lehentasuna.

–Eskualde hauetan dauden bidexkek izanen dute lehentasuna, hurrenkera honetan: Erdialdea, Erriberagoiena-Erriberabarrena, Jurramendi, Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana eta Pirineoaurrekoa-Pirinioak-Zangoza.

–Jarduketak non egiten diren, udalerri horretako biztanleria: biztanleria txikiena dutenek izanen dute lehentasuna, horretarako, ez da kontuan hartuko kontzejuetako biztanleria, baizik eta kasuan kasuko udalerrikoa.

B) Baremoa eta balorazio irizpideak baliabide eta eremu turistikoen hobekuntza eta egokitzapenaren arloko jarduketetarako:

1) Baliabide edo eremu turistikoaren jarduketa eremua eta kokalekua.

Deialdi honetaz den bezainbatean, kontuan hartuko da Nafarroako Toki Administrazioaren eraberritzeari buruzko Foru Legearen zirriborroan jasota dagoen tokiko mapa berrian aurreikusitako zonifikazioa, zehatz-mehatz, eskualde hauen araberako multzokatzea:

–Arga.

–Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana.

–Jurramendi.

–Pirineoaurrekoa-Pirinioak-Zangoza.

–Erriberagoiena-Erriberabarrena.

–Izarbeibar aldea:

Eskualde horiei gehieneko puntuazio bat aplikatzen zaie, 8 puntukoa, azaleraren eta udalerri kopuruaren zuzeneko proportzioan.

Balorazio irizpide horren puntuazioa honela aplikatuko da:

ESKUALDEA

PUNTUAK

Arga

3

Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana

4

Erriberagoiena-Erriberabarrena

4

Erdialdea-Izarbeibar

4

Jurramendi

5

Pirineoaurrekoa-Pirinioak-Zangoza

6

Baliabide edo eremu turistikoa 2 eskualde edo gehiagotan kokaturik badago

8

2) Aurkeztutako proiektuen eskualdeen araberako banaketa.

Aurkeztutako proiektu guztiak ezarritako 6 eskualdeen barnean sailkatu ondoan, 8 puntu emanen dira gehienez ere eskualde bakoitzean aurkeztutako proiektu kopuruaren alderantzizko proportzioan, honela:

ESKUALDE BAKOITZAK AURKEZTUTAKO PROIEKTUAK

PUNTUAK

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %5 edo gutxiago direnean

8 puntu

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %6tik %10 bitartekoak direnean

4 puntu

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %11tik %15 bitartekoak direnean

3 puntu

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %16tik %20 bitartekoak direnean

2 puntu

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %21etik %30 bitartekoak direnean

puntu 1

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %31 baino gehiago direnean

0 puntu

3) Irisgarritasunaren arloko jarduketak.

Horrelakotzat hartuko dira mugikortasun murriztua dutenen edo bertzelako muga fisiko, psikiko edo zentzumeneko bat dutenen irisgarritasuna hobetzeko eraberritzeko obrak eta jarduketak, baita oztopo arkitektonikoak eta zentzumenekoak kentzekoak ere, eta 10 puntuko esleipena ekarriko dute.

Aurreikusitako puntuazioa aplikatuko da baldintza hauek betetzen direlarik:

–Aurreikusitako jarduketen multzo osoa halakotzat hartu behar da.

–Inguruabar horiek, nahitaez, enpresa edo profesional eskudun batek ziurtatu beharko ditu proiektuaren memoria eta diru-laguntzaren eskaera aurkezteko unean.

–Gainera, egindako jarduketak justifikatzeko tenorean, horiek “irisgarritasuna hobetzeko jarduketen” proiektutzat ihartzen segitu beharko da; horretarako, hala ziurtatzen duen enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo ziurtagiria aurkeztuko da berriz, bertzenaz deklaratuko baita onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela.

4) Baliabide edo eremu turistikoei puntu gehiago ekartzen dizkieten jarduketak, deialdi honen I. eranskinean ezarritako ebaluazio irizpideei jarraikiz. Puntu hauek emanen dira:

BALIABIDE EDO EREMU TURISTIKOAREN PUNTU GEHIKUNTZA
AURREIKUSIA, INBERTSIOAK EGIN ONDOAN

PUNTUAK

9 puntu baino gehiago

12

7 puntutik 9 puntura bitarte

9

4 puntutik 6 puntura bitarte

6

2 puntutik 3 puntura bitarte

3

5) Kudeatutako baliabideak: diru-laguntzaren xede den baliabide edo eremu turistikoaren ondoriozko eskaintza turistikoa izatea baloratuko da, haren iraupenaren eta egonkortasunaren zuzeneko proportzioan, eta puntuazio hau emanez:

KUDEATUTAKO BALIABIDEAK

PUNTUAK

Jardueren eskaintza egonkorra dago

6

Denboraldiko eskaintza dago

3

Eskaeraren araberako eskaintza dago

1

Hona hemen baliabide edo eremu turistikoen hobekuntza eta edokitzapenaren arloko jarduketei aplikatu beharreko baremoaren puntuazioaren laburpena:

Zk.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

XEHETASUNAK

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

IRIZPIDE
BAKOITZEKO

PONDERAZIOA

IRIZPIDEAN

1

Baliabide edo eremu turistikoaren jarduketa eremua eta kokalekua

Arga

3

8

%18

Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana

4

Erriberagoiena-Erriberabarrena

4

Erdialdea-Izarbeibar

4

Jurramendi

5

Pirineoaurrekoa-Pirinioak-Zangoza

6

Baliabide edo eremu turistikoa 2 eskualde edo gehiagotan kokaturik badago

8

2

Aurkeztutako proiektuen eskualdeen araberako banaketa

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %5 edo gutxiago direnean

8

8

%18

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %6tik %10 bitartekoak direnean

4

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %11tik %15 bitartekoak direnean

3

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %16tik %20 bitartekoak direnean

2

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %21etik %30 bitartekoak direnean

1

Eskualdean aurkeztutakoak proiektu guztien %31 baino gehiago direnean

0

3

Irisgarritasunaren arloko inbertsioak

Baldintza: enpresa eskudunaren txostena

10

10

%23

4

Baliabide edo eremu turistikoari puntu gehiago ekartzen dizkioten jarduketak

9 puntu baino gehiago

12

12

%27

7 puntutik 9 puntura bitarte

9

4 puntutik 6 puntura bitarte

6

2 puntutik 3 puntura bitarte

3

2 puntu baino gutxiago

0

5

Kudeatutako baliabideak

Jardueren eskaintza egonkorra

6

6

%14

Denboraldiko eskaintza

3

Eskariaren araberako eskaintza

1

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

44

%100

Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Baloratzeko 1. eta 2. irizpideak ofizioz aplikatuko ditu deialdia kudeatzen duen organoak.

Baloratzeko 3. irizpidea aplikatzeko beharrezkoa izanen da eskaera egiten duten entitateek nahitaezko dokumentazioa aurkeztea diru-laguntza eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada ez da baloratuko.

Baloratzeko 4. eta 5. irizpideak ofizioz aplikatuko ditu Turismoko Marketinaren Zerbitzuak.

Eskaeren arteko berdinketak ebazteko prozedura.

Berdinketak trenkatzeko hurrengo irizpideak aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketak iraunez gero:

–Irisgarritasun arloko jarduketak: halakotzat jo daitezkeen proiektuek izanen dute lehentasuna.

–Kudeatutako baliabideak, lehentasuna izanik balorazio irizpide honengatik puntu gehien erdietsi dituzten proiektuek.

–Puntu gehiago eremu eta baliabide turistikoak hautatzeko irizpideetarako, lehentasuna izanik azken puntuazio handiagoa erdiesten dutenek, horri dagokionez aintzat harturik hasierako balorazioaren puntuen gehi kasuan kasuko inbertsioak egin ondoan lortutako puntu gehigarrien batura.

–Eskualde hauetan kokaturiko baliabide eta eremu turistikoek lehentasuna izanen dute, hurrenkera berean: Erdialdea, Erriberagoiena-Erriberabarrena, Jurramendi, Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana eta Pirineoaurrekoa-Pirinioak-Zangoza.

–Jarduketak non egiten diren, udalerri horretako biztanleria: biztanleria txikiena dutenek izanen dute lehentasuna, horretarako, ez da kontuan hartuko kontzejuetako biztanleria, baizik eta kasuan kasuko udalerrikoa.

8. oinarria. Izapidetzea eta deialdiaren ebazpena.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko kudeaketa organoa.

Eskaerak betetzen ez baditu finkatutako baldintzak, edo osorik ez badago, kudeaketa egiten duen organoak entitate interesdunari eskatuko dio jakinarazten dionetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzen duen ebazpena emanen dela.

Eskaera osorik eta zuzen dagoela egiaztaturik, bai eta 4. oinarrian ezarritako jarduketetako bati dagokiola ere, espedientea 7. oinarrian diruz laguntzen ahal den jarduketa mota bakoitzerako ezarritako baremoei jarraikiz baloratuko da, lehentasun ordena zehaztuko da, eta diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko, 5. oinarrian ezarritako portzentajearekin bat.

2. Aurrekontuan diru aski ez egoteagatik, funtsak eskaera bati dagokion diru-laguntza adinakoak ez direnean, organo kudeatzaileak ondoriozko diru-laguntzaren proposamenaren berri emanen dio entitate eskatzaileari. Entitateak 5 egun baliodun izanen ditu jakinarazi zaion diru-laguntzaren proposamena onartzeko edo ukatzeko:

–Entitateak ez badu jakinarazten epe horretan hura onartu edo ukatzen duen, ulertuko da proposamena onartzen duela eta espedientearen tramitazioak aitzina eginen du.

–Entitateak diru-laguntzaren proposamena onartzen ez badu, hurrengo eskaera ebaluatu eta aztertuko da, eta, hala badagokio, berriz modu berean jokatuko da.

Diru-laguntzak lehen adierazitakoari jarraituz esleitu ondoren deialdiaren aurrekontuko dirua agortzen denean, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak behar den ebazpen proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari.

Diru-laguntzak emateko ebazpenaren gaineko eskumena Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Diru-laguntza emateko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta, epe hori iraganik berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

9. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea laguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, entitate onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta, kasu horretan, deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori.

Ulertuko da entitate onuradunek kontsulta hori baimentzen dutela, salbu berariaz kontra agertzen badira eskaerako formulario berariazkoan; kasu horretan, egoki diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta handik hilabeteko epean, diru-laguntzen entitate onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoko fitxan dagoen ereduaren araberakoa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu. Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

3. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, 10 egun balioduneko epean kontzesioaren ebazpena jakinarazten denetik aitzina, emandako diru-laguntzari uko egiten zaiola, diruz lagunduriko ekintzak ez badira eginen deialdian ezarritako epeetan.

4. Diruz lagunduriko inbertsio proiektuan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, hura gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai diru-laguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak.

Oinarri arautzaile honen 3. eta 4. ataletako jakinarazpenak posta elektronikoaren bidez eginen dira, turismo.ayudas@navarra.es helbidera idatziz.

5. Diru-laguntzaren xedeko jarduketak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarritako epeetan. Egindako jarduketen justifikazioa 2018ko azaroaren 5a baino beranduago aurkeztuz gero, emandako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

6. Diru-laguntzaren xede diren jarduketen gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak edo aurkezpenak barne) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza duela adierazi beharko da. Jarduketa horrek berak sortutako euskarri guztietan agertu beharko dira Nafarroako marka turistikoa eta Nafarroako turismoko web-orri ofiziala (www.turismo.navarra.es), Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideekin bat.

Diru-laguntza honen xede diren inbertsio jarduketetan, metakrilatozko edo HLP motako plaka ijeztu trinkoa ezarriko da ikusteko moduko toki batean; 10 mm-koa izanen da, 20x10 tamainakoa eta hondo zurikoa, eta landatua izanen ditu Nafarroako marka turistikoa eta Nafarroako Gobernuaren logoa, eta zazpi urtez paraturik atxiki beharko da, diru-laguntzaren ordainketaren ebazpena jakinarazten denetik hasita.

7. Diru-laguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko espedienteak Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezarritakoarekin bat tramitatu direla justifikatzea.

8. Bidexka turistikoen egokitzapen eta interpretaziorako diru-laguntzen entitate onuradunak, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu badute bidexkaren ziurtagiria eta homologazioa 2019ko abenduaren 31 baino lehen lortzeko konpromisoa hartzeko, eta horren ondorioz balorazio irizpide horretan aurreikusitako puntu gehigarriak eskuratu badituzte, beharturik egonen dira eskuratutako konpromisoa epe horretan betetzera.

Betebehar hori bete dela egiaztatzeko, behar den egiaztapena igorri beharko da Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura, epe hori akitu baino lehenago. Hala ez bada, diru-laguntzak itzultzeko espedientea abiatuko da, ordaindutako diru-laguntza guztia itzultzeko eskatu beharrez, berandutzagatik dagozkion interes guztiak barne.

9. Zazpi urtez mantentze-lanak egitea diru-laguntzaren xede den eremu edo azpiegituran.

10. Diru-laguntza zertarako eman den, helburu zehatz horretarako baliatu beharko dira gutxienez 7 urtez diru-laguntza jaso duten ondasunak, diru-laguntza ordaintzen denetik aurrera.

11. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

Ezarritako betebeharretakoren bat betetzen ez bada, onartutako diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo diru itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ondorio horietarako, oinarri honen 9. eta 10. atalei dagokienez, ezarritako epea bukatzeko zenbat denbora falta den, horren zuzeneko proportzioan eginen da itzuli beharreko diru-laguntzaren kalkulua.

10. oinarria. Egindako jarduketak justifikatzeko epea, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea eta modua.

a) Jarduketa guztiak eginak badaude, bidezkoa izanen da justifikazioa diru-laguntza eskaerarekin batera aurkeztea; dena dela, bertze edozein unetan ere aurkezten ahalko da, diru-laguntza eman dela jakinarazten denetik aurrera, jarduketa diruz lagungarriak bukatu ondoren, eta, betiere, 2017ko azaroaren 5a baino lehen.

b) Justifikazioa telematika bidez aurkeztuko da nahitaez; horri dagokionez, eskaerak aurkezteko 6.2 oinarrian ezarritakoa hartuko da kontuan.

2. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Diruz lagundutako jarduketak akitu ondoan, entitate onuradunek justifikatu beharko dute jarduketa horiek egin direla, eta, horretarako, diru-laguntzaren fitxan eskura daitekeen berariazko justifikazio inprimakia aurkeztu beharko dute, ondoren aipatzen den dokumentazioarekin batera, behar bezala identifikatutako agiri bereizien bidez eskaneatuta.

a) Aurkeztutako fakturen zerrenda, justifikaziorako inprimakiaren xehetasun orrian ezarritakoaren arabera.

b) Diruz lagundutako jarduketa guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen indarreko fakturazio erregelamenduaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, diru-laguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

Ez da inola ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren exekuzioa berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko osorik edo partez, salbu eta inguruabar hauek gertatzen badira:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, bertze bi eskaintza ezberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, diru-laguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horretarako, laguntza-eskaeran inguruabar hori adierazi beharko da.

c) Egindako ordainketak justifikatzeko banku-agiriak.

d) Diru-laguntzaren xedeko jarduketen memoria, aurreikusitako jarduketen exekuzio maila azalduta.

e) Diru-laguntzaren xedeko jarduketen argazkiak, jarduketak egin aurreko egoera eta ondorengoa egiaztatu ahal izateko.

Adierazpena, diru-laguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruz: diru-laguntza honetaz aparte jarduketak finantzatu dituzten funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa adierazi behar dira; funts berekiak, bertzelako baliabideak, bertzelako diru-laguntzak edo diruz lagundutako jarduketak sortutako diru-sarrerak izan daitezke. Adierazpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

g) Hala badagokio, enpresa edo profesional eskudun baten ziurtapena edo frogagiria, erakusten duena hasieran “Irisgarritasunaren arloko inbertsioetarakotzat jotako proiektuak, burutua izan ondotik, oraindik ere betetzen dituela 4.2.1.2.b) edo 4.2.2.1.d) oinarrietan ezarritako baldintzak, sailkapen horri eusteko.

h) Hala badagokio, toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla egiaztatzen duena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1 ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusten diren ondorioetarako.

i) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso izanaren berri ematen duen publizitate betebeharra bete dela frogatzen duten argazkiak edo agiriak, 8.6 oinarrian ezarritakoarekin bat.

11. oinarria. Diru-laguntza ordaintzea.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta entitate onuradunak diru-laguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, egiaztatu ondoren egindako inbertsioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu direla, haien justifikazioa zuzena dela alderdi guztietan eta diru-laguntzaren xedea bete dela; ordainketa, gehienez, hiru hilabeteko epean eginen da, justifikazioa aurkezten den egunetik hasita.

12. oinarria. Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen xedeko diru-laguntzak bateraezinak dira jarduketa bererako Garapen Ekonomikorako Departamentuak eman ditzakeen bertze batzuekin; aldiz, bateragarriak dira bertze edozein diru-laguntzarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako departamentuenak izan, bertze administrazio publiko batzuenak izan, bertze erakunde publiko edo pribatu batzuenak edo nazioko nahiz nazioarteko partikularrenak.

Betiere, deialdi honetako diru-laguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren diru-laguntzen zenbateko osoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako bertze diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13. oinarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu ematen diren diru-laguntzak laguntzari buruzko fitxan, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

14. oinarria. Arau osagarriak.

Deialdi honetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

I. ERANSKINA

Ebaluazio irizpideak

Bidexka turistikoak, naturbideak eta bide berdeak, baliabide eta eremu turistikoak.

IRIZPIDEA

XEHETASUNA

PUNTUAK

BIDEXKA TURISTIKOAK, NATURBIDEAK ETA BIDE BERDEAK

BALIABIDE ETA EREMU TURISTIKOAK

1.–Ibilbideak edo eremuak edertasun handiko tokiak ikusarazten ditu. Bakantasuna

Bakarra da Nafarroan

3

X

X

Nafarroan badira antzekoak

2

Bakarra eskualdean

1

Eskualdean badira antzekoak

0

2.–Irisgarritasuna

Sarbidea errepidez edo oinez herri hurbil-hurbiletik

3

X

X

Hasieraraino, autoz 500 m-ko bidea edo oinez 100 m-koa

2

Hasieraraino, autoz 2 km-ko bidea edo oinez 500 m-koa

1

Hasieraraino, autoz 2 km baino gehiagoko bidea edo oinez 500 m baino gehiagokoa

0

3.–Aparkalekua

Gutxienez ere 5 ibilgailurendako aparkalekua

3

X

X

Aparkalekua 100 m-ra, errepidean, 3 ibilgailurendako

2

Prestatu gabeko aparkalekua, aparkatzeko espazio librea

1

Ez dago

0

4.–Josteta eremua hastapenean

Piknik eremua, osorik: (mahaiak, bankuak) eta iturria

3

X

X

Piknik eremua, osorik, iturririk gabe

2

Ibilaldia prestatzeko leku aski

1

Ez dago

0

5.–Ingurunearen garbitasuna

Zaborrak biltzeko sistemaz hornitua, eta garbi dago

3

X

X

Paperontziz hornitua, baina ingurunea ez dago oso garbi

2

Garbi dago

1

Ez da deus

0

6.–Komun publikoak

Bai, bertan (bidexka, guneak)

3

X

X

Bai, 100 m-ra

2

Bai, herrian

1

Ez

0

7.–Natur edo kultur eremuko seinalizazioa

Seinalizazioa errepidean

3

X

Seinalizazioa herrian

2

Seinalizazioa monumentuan

1

Ez dago

0

8.–Informazio panelak

Informazio panela, egoera onean eta izena, mapa, deskribapena, argazkiak eta gomendioak dituena

3

X

X

Panela, ez egoera onean, baina irakurtzeko modukoa

2

Panel irakurtezina, baina aprobetxagarria berriz ere jartzeko. Egitura berrerabilgarria

1

Ez dago

0

9.–Bidexkaren seinalizazioa: balizak

Norabide zutoin normalizatuen bidezko seinaleak (GR, PR, SL)

3

X

Zutoin edo o pintura normalizatu gabeen bidezko seinaleak

2

Bidexkaren norabidearen intuiziozko txartela edo harrespilak

1

Ez dago

0

10.–Ibilbide seinalatua (bidexka)

Norabide zuzen eta okerra (X) adierazteko zutoinen bidezko seinaleak

3

X

Zutoin edo pintura bidezko seinaleak, bide okerra adierazten ez dutenak

2

Seinale batzuk falta, norabidearen gaineko dudak

1

Ez dago

0

11.–Kontserbazio egoera

Seinaleak eta mantentze-lanak ongi, eta sasiz garbitua

3

X

Seinaleak eta mantentze-lanak ongi, eta sasiz garbitu gabea

2

Seinaleak gaizki, mantentze-lanik ez eta sasiz garbitu gabea

1

Ez da mantentze-lanik egiten

0

12.–Informazio gehigarria bisitaren ibilbidean barna

Interpretaziorako interesa duten tokien gaineko informazioa, mahai panoramikoak, panelak, atrilak, ikus-entzunezkoak

3

X

X

Bisita audiogidaturako aukera

2

Intereseko informazioa kontserbazio egoera txarrean

1

Ez dago

0

13.–Ibilgarritasuna

Hagitz ibilia eta inguratzeko zailtasunik gabea

3

X

X

Ibilia, baina ibilbidean dudak

2

Gutxi ibilia eta fidagarritasun gutxikoa

1

Batere ez ibilia

0

14.–Zoruaren egoera

Trinkoa eta erregularra

3

X

X

Partez trinkoa eta erregularra. Harri lokak izan litezke (luiziak)

2

Bidean zuloak izan litezke, zoru lokaztu samarra, arbola eroriak noizbehinka

1

Ibiliezina

0

15.–Erabilera handieneko urtaroa

Urte osoa

3

X

X

Udaberritik udazkenera

2

Uda soilik

1

Noizik behin

0

16.–Inguruneko turismo eskaintza

Jatetxeak eta/edo saltoki egonkorrak herrian edo 3 km-ra

3

X

X

Jatetxeak eta/edo saltoki egonkorrak 5 km-ra

2

Jatetxeak eta/edo saltoki egonkorrak 10 km-ra edo denboraldian

1

Ez dago

0

17.–Jardueren eskaintza: (bisita gidatuak, lehiaketak, dastaketak eta abar)

Egonkorra: urte osoan

3

X

X

Denboraldian: udazkena, udaberria eta abar

2

Eskatu ahala

1

Ez dago

0

18.–Ekipamenduak: bisitarien gunea (oit/cin), josteta eremua, aparkalekua

Horietarik 3 ditu

3

X

X

2 ditu

2

1 du

1

Ez du

0

19.–Informaziorik ote den

Liburuxkan eta turismoko web-eko fitxan, wikiloc-en

3

X

X

Liburuxka eguneratua du

2

Web-eko fitxa du

1

Ez du informaziorik

0

20.–Presentzia argitalpen turistikoetan

Presentzia Nafarroako turismoari buruzko liburuxketan. Naf. Gob.: haren bisita, saihesgarria. Probintziakoa

3

X

X

Presentzia partzuergo, entitate edo elkarteek argitaraturiko eskualde mailako liburuxketan. Eskualdekoa

2

Euskarrian aipatua (liburuxka eta webgunea). Tokikoa

1

Ez da agertzen

0

21.–Bertze bidexka seinalatuekin lotzeko aukera

Ibilbideak bat egiten du parte batean bertze bidexka batekin

3

X

Lotzen ahal da bertze hurbil batekin

2

Ez du loturarik

0

22.–Bertzelako turismo ibilbideekiko harremana: paisaiak, Erromanikoa, Gaztelu eta Gotorlekuak, Donejakue bidea, Bide Berdeak, Inaziotar Bidea, Zinema eta abar.

Horietariko 3rekin

3

X

X

Horietariko 2rekin

2

1ekin

1

Ez dago harremanik

0

23.–Bisitariak zenbatzeko sistema

Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 9 hilabetez

3

X

X

Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 3 hilabetetik 8 hilabetera

2

Estatistiken kontaketa, gutxienez ere 2 hilabetez

1

Ez dago

0

24.–Bidexkaren ibilbidearen luzera-iraupena

6 km baino gehiago eta/edo 2 h baino gehiago

3

X

6 km baino gutxiago eta 3 km eta/edo 2 h baino gehiago

2

3 km-tik 1era bitarte

1

km 1 baino gutxiago

0

25.–Bestelakotasun funtzionala duten pertsonendako irisgarritasuna

Ziurtagiriz hornitua

3

X

X

Ziurtagiria lortzeko bidean

2

Ez du

0

26.–Bidexkaren homologazioa

197/2001 F. Dekretuarekin homologatua

3

X

Homologatzeko bidean

2

Homologatua eta berritu gabea

1

Ez

0

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

EGITURA TURISTIKO MOTA

Irizpide aplikagarrien kopurua

Gehieneko puntuazioa/irizpidea

Puntuazioa, gehienez ere

Bidexka turistikoak, naturbideak eta bide berdeak

25

3

75

Baliabide eta eremu turistikoak

20

3

60

Iragarkiaren kodea: F1806269