101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehigarriaren espedientea. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak, 2018ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 30.000 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea, Nafarroako Ubidetik La Pedrerako edateko uraren araztegirako harguneak 2018an ekarriko duen gastuari aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 30.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 30.000 euro.

Tafallan, 2017ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1806604