101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA

Lan egutegia, 2018. urterako

Basaburua Imotz Udal Elkartzea entitateak, 2018ko maitzaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Basaburua Imotz Udal Elkartzearen zerbitzuko langileen 2018ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2018an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, larunbata: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a, asteartea: Langilearen eguna.

–Abuztuaren 15a, asteazkena: Jasokundeko Andre Maria.

–Urriaren 12a, ostirala: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, osteguna: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 3a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 6a, osteguna: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, larunbata: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, asteartea: Eguberri.

Gainera 4 jaiegun eta 3 ordu eta 20 minutu gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Udala jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Basaburua Imotz Udal Elkartzearen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da, 8:00etatik 16:00etara.

Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emango dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi, eta egun solteak, urtean zehar hartzeko, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Horrez gainera, langileek probesteko 3 egun izango dira, norberaren aferetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaizkie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta haur eskolari atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2018rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Basaburuan, 2018ko maiatzaren 9an.–Lehendakaria, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1806189