101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Alkatetza beste baten esku uztea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honakoa

DEKRETATU DUT:

“1. Valtierrako Udaleko lehen alkateorde Irene Castillejo Cizaurreren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2018ko maiatzaren 4tik 7ra bitarte, 15:00ak arte, Valtierrako udal-mugartetik kanpo naizen bitartean.

2. Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Valtierrako Udalaren iragarki-taulan ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarriaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.

4. Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea egiten duen hurrengo bileran.”

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Valtierran, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1805929