101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, eskola jantokietan jateko diru-laguntza bereziak emateko 2018-2019 ikasturterako deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index), DDBN (identifikazioa): 399053, eta Udalaren webgunean.

Xedea eta onuradunak. Diru-laguntza hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea eskola jantokietan jateko laguntza bereziak emateko Eguesibarren bizi diren eta bertan erroldatuta dauden familiei, banakako ebaluazio araubidean, baldin eta haien umeak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari badira (kontuan hartu gabe ikastetxearen kokalekua), familiako eta laneko bizitza bateratzen laguntzeko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Diru-laguntzak emateko lau tarte ezarriko dira, familia unitatearen diru-sarreren arabera:

1. tartea: 2 euro/egunean gehienez.

2. tartea: 1,8 euro/egunean gehienez.

3. tartea: 1,6 euro/egunean gehienez.

4. tartea: 1,40 euro/egunean gehienez.

5. tartea: 1,20 euro/egunean gehienez.

6. tartea: euro 1/egunean gehienez.

Eskaerak aurkezteko epea.

2018-2019 ikasturterako, eskaerak egiteko bi epe jarri dira, bata ekainean eta bestea urtarrilean. Ekainean aurkezten diren eskaerak ikasturte osorako emanen dira; urtarrilean aurkezten diren eskaerak otsaila ekaina bitarterako.

Eskaera egiteko lehenbiziko epea (2018ko ekaina): 2018ko ekainaren 20tik uztailaren 4ra (biak barne). 012ren bidez hitzordua aurretik eskaturik, ekainaren 4tik ekainaren 15era.

Eskaera egiteko bigarren epea (2019ko urtarrila): urtarrilaren 7tik urtarrilaren 11ra (biak barne). 012ren bidez hitzordua aurretik eskaturik, 2018ko abenduaren 21etik 2019ko urtarrilaren 4ra.

Sarrigurenen, 2018ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1806636