101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Lurzatien enkantea

Kontzeju honek gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko lurzatiak saltzeko:

Untzitiko 1. poligonoko 358. lurzatia, hasierako prezioa 59.945,39 euro duena. Lurzati horren azalera 888,87 metro koadro da, eta eraikigarria da hirigintzaren aldetik.

Untzitiko 1. poligonoko 605. lurzatia, hasierako prezioa 18.782,09 euro duena. Lurzati horren azalera 257,40 metro koadro da, eta eraikigarria da hirigintzaren aldetik.

Eredu erantsira egokitu beharreko eskaintzak Itzaga Mankomunitateko idazkaritzetan aurkeztuko dira, Urrotz-Hirian eta Elon baitaude, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko hogeigarren egun naturalean eguerdiko ordu bata baino lehen.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko 5. egun balioduneko 13:00etan irekiko da 1 zenbakidun agiria.

Enkante hori arautzen duen baldintza agiria Kontzejuko Idazkaritzan dago, baita Itzaga Mankomunitateko egoitzetan ere, Urrotz-Hirian eta Elon hain zuzen.

Untzitin, 2018ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1806719