101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen testu berria Trafikoari buruzko ordenantza orokorraren 45. artikulurako (“Eremu urdina edo txandakakoa”), baita III. eranskin bat sartzea ere Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia 2018ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an.

Jendaurreko epea iraganik, bi alegazio aurkeztu ziren; horiek azterturik, egoki ikusi zen bat onestea (ordaintzeko beharkizunetik libre diren egunak) eta bestea ezestea (Gayarre kalea “eremu berdean” sartzea). 45. artikulua eta ordenantzaren III. eranskina, horrela gelditu dira idatzirik:

“45. artikulua. Eremu urdina edo txandakakoa.

Aparkaldi mugatuaren erregulazioa, Tuterako Udalaren arlo honetako ordenantza fiskalean ezarritako tasa ordaindu ondoan.

–3.500 kg-rainoko trakzio mekanikoko ibilgailuak, zerbitzu partikularra edo publikoa egin, behartuta daude tasa ordaintzera zutikako seinaleak eta lurreko marka urdinak dituzten guneetako batean aparkatuz gero, modalitate honetan aparkatzeko arautu diren kaleetan, ordenantza honen III. eranskinean jasota baitaude. Alkateak hala ebatzita, eremu urdina beste kale batzuetara hedatzen ahal da Udalari, kale horietako inguruabarrak eta ezaugarriak kontuan hartuta, egokia irudituz gero.

–Astelehenetik ostiralera bitarte ordaindu beharko da aldez aurretik kale horietan aparkatzeko, 09:00etatik 13:30a arte eta 16:00etatik 20:00ak arte; aldiz, larunbatetan, 09:00etatik 13:30a arte. Jaiegunetan ez du indarrik izanen, horietan sarturik uztailaren 24tik 31ra, eta Aste Santuko larunbata. Gutxienez, 15 minutukoa eta gehienez bi ordukoa da aparkatuta egoteko denbora.

–Eremu urdinean aparkatzea. Ibilgailua bost minutu baino gehiago geldirik egoteari esaten zaio, non ez den zirkulazioak behartuta.

–Honako ibilgailu hauek ez dute Udalaren arlo honetako ordenantza fiskalean araututako tasa ordaindu beharko:

a) Motozikleta eta ziklomotorrak, eremu urdinaren barrenean, ibilgailu horientzat gordetako eremuan aparkatu beharko baitute, eta ez lurreko marka urdinak dituen aldean.

b) Beren kategoria edo jarduerarako eremu erreserbatuetan aparkaturik daudenak; funtsean, ibilgailu baimenduen zamalanak, pertsona ezinduentzat edo motozikleta eta ziklomotorrentzat.

c) Zamalanetan ari diren ibilgailuak, betiere lan horiek bost minututik beheiti irauten badute.

d) Zerbitzu ofizialeko ibilgailuak, behar bezala identifikatuak, Estatu, autonomia erkidego edo toki entitate bateko erakundeenak, zuzenean beren eskumeneko zerbitzuetarako, ez beste deusetarako badira, zerbitzu horietan ari direnean.

e) Osasun laguntzan aritzen diren ibilgailuak, Osasunbidekoak, Gurutze Gorrikoak, Babes Zibilekoak izan, eta anbulantziak, zerbitzu hori egiten duten bitartean.

–Aparkatze mugatuko eremuak erregelamenduaren arabera seinalatu beharko dira, zutitako seinaleak (hasierakoa eta bukaerakoa) eta lurreko marka urdinak baliatuz.”

“III. eranskina. Eremu urdinaren edo txandakakoaren modalitatean aparkamentu mugatua arautua duten kaleak zer zonatan banatzen diren.

–Muro.

–Pamplona pasealekua.

–Eza (Pablo Sarasate eta Juan Antonio Fernández kaleen arteko zatia).

–Pablo Sarasate.

–Capuchinos.

–Juan Antonio Fernández (Eza eta Cuesta Estación kaleen arteko zatia).

–Autobusen geltoki zaharra.

–Misericordia.

–Trinketea.

–Constitución plaza.

–Mont de Marsan bulebarra.

–San Marcial (Zaragoza etorbidearen eta Invierno pasealekuaren arteko zatia).

–Príncipe de Viana.

–Central etorbidea.

–Rubla.

–Aranaz y Vides.

–Yehuda Ha Levi plaza.

–Ugarte doña María (Misericordia kaletik Díaz Bravo kaleraino).

–Sancho VII el Fuerte plaza.

–Cuesta Estación.

–Valle Salazar.

–Manresa.

–Fernando Remacha.

–Navas de Tolosa”.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Tuteran, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1806047