101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

268E/2018 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita diru-laguntzak emateko deialdi bat, turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Nafarroako Turismo Plan Estrategikoaren (TPE) ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako.

Gobernuak 2018ko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Turismo Plan Estrategikoa (2018-2025) onartu zen, eta, hala, Nafarroako turismo jarduera egonkortzeko plangintza tresna bilakatu zen.

Nafarroako Turismo Plan Estrategikoak (2018-2025) 5 helburu nagusi proposatzen ditu:

A) Hurbileko merkatuetan Nafarroaren posizioa sendotzea.

B) Nafarroa eta Iruña Europako merkatu turistikoan posizionatzea, eskari fluxu deseztazionalizatuak harrapatzeko (destinoan batez besteko gastua handia egiten dute etorritakoek).

C) Lehiakortasun turistikoa zentratzea segmentuen eta produktuen desberdintzapenean eta Nafarroa-Iruña destinoaren esparruan, lurralde ondare natural eta kulturaleko elementuetan eta pertsonetan lagundurik, jasangarritasunean exijentzia maila altua duen testuinguruan.

D) Enpresaburuen arteko lankidetza eta entitate turistikoekikoa bultzatzea, baterako ekintzaren eraginkortasuna eta egitura produktiboen egokitzapena bultzatuz.

E) Espazio turistikoaren kudeaketaren lurralde egituraketa hobetzea, lurraldeko entitateen arteko lankidetza bultzatuz eta administrazioen arteko koordinazioa hobetuz.

5 helburu horiek 24 helburu zehatzetan banatzen dira. Hala, hurrengo urteetan jarraitu beharreko estrategia egituratu da, eta Nafarroako turismo sistemaren norabidea aldatzeko irizpideak ezarri dira.

Deialdi honek Nafarroako garapen turistikoaren alde egindako lana eta aipatutako Planaren orientazio estrategikora moldatzeko egokitzapena lotu nahi ditu. Planak, 2025. urtera arte iraunen duen arren, urte anitzeko planen bitartez lan egitea proposatzen du.

Epemuga hori aintzat hartuta, diru-laguntzen deialdi honek honako hau du xede: turismo sektorearen jarduera plan horretan ezarritako helburuak eta orientazioak lortzearekin lerrokatzea pixkanaka, oinarri izanik toki entitateak, turismo elkarteak eta turismo partzuergoak egiten aritu diren turismo jarduera, jarduera hori dinamizatzeari, bultzatzeari eta sustatzeari dagokionez, batik bat hurbileko merkatuan.

Ildo horretatik, eta “Lurraldearekin eta, bereziki, lehen sektorearekin eta landa soziabilitatearekin lotutako jarduerak eta ekitaldiak sortzen laguntzea” 2.06 neurriaren barnean, turismo elkarteek eta turismo partzuergoek gauzatu dituzten jardueren eginkizun dinamizatzaile, koordinatzaile eta antolatzailearen alde egiten jarraituko da, eta, hartara, ekitaldi horiek bete beharko dituzten irizpideak bideratuko dira.

Neurriak balio argia eman dio C.2 helburuari: “Bisitarien asebetetze potentzialak garatzea, Nafarroako soziabilitateari dagokionez, eta, horretarako, bisitatutako guneetan harrera espazioak antolatzea eta lurraldeetan ekitaldiak egitea”.

Halaber, azoketara joateko eta aurkezpenak egiteko laguntzak eta sektoreko entitate profesionalen sustapena bat datoz IV Programaren (“Sustapena eta Merkaturatzeko laguntza”) neurriekin, eta batik bat 4.03 neurriarekin, hots, “Sustapen eta marketin jarduerak hurbileko merkatuetako hobi berrietan”.

Halaber, diru-laguntzen deialdiak lurraldea kudeatzeko egungo formulei laguntza ematen jarraituko du, uste baita E helburu orokorraren irizpideetako batzuk betetzen dituztela, eta argi ikusten baita denbora behar dela Nafarroako Turismo Plan Estrategikoan (2018-2025) proposatutako formulara erabat egokitzeko eta lan horretan badirela zenbait baldintzatzaile.

Deialdi honetako eskaerak eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren aztertuko dira, eta orduan erabakiko da zein eskaerak betetzen dituzten oinarri arautzaileetako irizpideak eta zeinek ez. Orobat, proposamenak aztertuko dira, jarduera bakoitzerako zehaztutako baremoaren arabera, eta, horrela, dagokion diru-laguntza ehunekoa ezarriko da. Banatzeko formula ezartzeko, eta baremoa aplikatzean ateratako ehunekoak aplikatu ondoren, dagoen kreditua jarduera bakoitzean diruz laguntzen ahal diren aurrekontuen artean hainbanatuko da, aurrekontuko diru kopurua ateratzen diren diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2018an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Nafarroako Turismo Plan Estrategikoaren (TPE) ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 622.550 euroko gastua baimentzea diru-laguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, honela banatuta, entitate onuraduna nolakoa den:

• 272.550 euro turismo elkarteentzat.

• 350.000 euro toki entitateentzat eta turismo partzuergoentzat.

4. Gastu hori Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

830001 83130 4819 432100 Elkarteentzako laguntzak TPEaren ondoriozko jardueretarako

2018

272.550

830001 83130 4609 432100 Toki entitateentzako eta partzuergoentzako laguntzak TPEaren ondoriozko jardueretarako

2018

350.000

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Garapen Ekonomikorako kontseilariari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Halaber, Administrazio Publikoek deialdi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 2an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

2018an turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek Nafarroako Turismo Plan Estrategikoaren (TPE) ondorioz turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da turismo elkarteei, toki entitateei eta turismo partzuergoei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, entitate horiek arlo hauetan egiten dituzten jarduerei laguntzeko: ekitaldien antolaketa edo turismoaren dinamizaziorako proposamenak, azoketara joatea, sustapen edo komunikazio ekintzak, prestakuntza eta kudeaketa.

Deialdiaren helburua aipatu entitateen ekintzarako aukerak handitzen laguntzea da, dinamizazio turistikoan egiten duten lana bideratuz, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren lan ildoekin bateragarria eta osagarria izan dadin. Ildo horien helburua da Nafarroa helmuga gisa eta turismoaren aldetik garatzea.

2.–Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko baimendu den kreditua honako hau da:

2.1.–Turismo elkarteak: 272.550 euro, honela banatuta:

DIRUZ LAGUNTZEN AHAL DIREN EKINTZAK

EHUNEKOA

GUZTIRA

A.–Turismo ekitaldiak

%52

141.726

B.–Azoka eta aurkezpenetara joatea

%10

27.255

C.1.a) Hedapen turistikorako materiala

%29

79.040

C.1.b) Publizitate kanpainak

C.1.c) Marketin digitala

C.1.d) Web orriak

D.–Prestakuntza ekintzak

%3

8.176

E.–Turismo elkarteen kudeaketa

%6

16.353

830001 83130 4819 432100 PARTIDA GUZTIRA

%100

272.550

2.2.–Turismo partzuergoak eta toki entitateak: 350.000 euro, honela banatuta:

DIRUZ LAGUNTZEN AHAL DIREN EKINTZAK

EHUNEKOA

GUZTIRA

A.–Turismo ekitaldiak

%55

192.500

B.–Azoka eta aurkezpenetara joatea

%1

3.500

C.1.a) Hedapen turistikorako materiala

%8

28.000

C.1.b) Publizitate kanpainak

C.1.c) Marketin digitala

C.1.d) Web orriak

D.–Prestakuntza ekintzak

%2

7.000

E.–Partzuergoen kudeaketa

%34

119.000

830001 83130 4609 432100 PARTIDA GUZTIRA

%100

350.000

Espedienteak aztertu eta dagokion diru-laguntza kalkulatu ondoren aipatutako partida bakoitzaren zenbatekoak banatzeko atalen batean gerakinik bada, partida bereko gainerako ataletara pasatuko da, honela:

–Lehenik, A atalera bideratutakora.

–Bigarrenik, D atalera.

–Hirugarrenik, C atalera.

–Laugarrenik, E atalera.

–Bosgarrenik, B atalera.

3.–Entitate onuradunak eta entitate onuradun izatea egiaztatzeko modua.

Irabazi asmorik gabeko entitate hauek jasotzen ahal dituzte deialdi honen diru-laguntzak:

3.1.–Egoitza Nafarroan duten turismo partzuergoak, 2018ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala izena emanda daudenak.

Deialdi honetako edozein ataletan aurkezten dituzten ekintzetarako jasotzen ahal dute diru-laguntza.

3.2.–Atal hauetan sartutako ekintzengatik diru-laguntzak eskatzeko aukera duten Nafarroako toki entitateak:

–A.–Turismo ekitaldiak antolatzea.

3.3.–Egoitza Nafarroan duten turismo elkarteak, 2018ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak. Elkarteko bazkideen izaeraren arabera, deialdiaren xedeko ekintza batzuetarako edo besteetarako diru-laguntzak jasotzen ahal dituzte. Alde horretatik, eta deialdi honen ondorioetarako, turismo elkarte mota hauek daude:

3.3.a) Turismoko enpresaburuen elkarteak. Horrelakotzat hartuko dira 100 bazkide edo gehiago badituzte (pertsona fisikoak edo juridikoak izan) eta horiek Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak baldin badira, edo elkarte txikiagoen kasuan, bazkideen %50 baino gehiago Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dagoen establezimendu edo enpresa baten titularrak badira.

Ondorio horietarako, aipatu baldintzak betetzen dituzten entitateek osatutako elkarte edo federazioak ere hartuko dira halakotzat.

Turismoko enpresaburuen elkarteek atal hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako diru-laguntzak jasotzen ahal dituzte:

–A.–Turismo ekitaldiak.

–B.–Azoka eta aurkezpenetara joatea.

–C.–Hedapen materiala, publizitate kanpainak, online marketina eta web orriak.

–D.–Prestakuntza ekintzak.

–E.–Turismo elkarteen kudeaketa, elkarteak 20 bazkidetik gora baina 100 baino gutxiago baditu (pertsona fisikoak edo juridikoak), eta, betiere, bazkide horiek Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak baldin badira.

3.3.b) Toki entitateek osatutako turismo elkarteak eta turismo enpresak. Horrelakotzat hartuko dira bazkideak beren jarduera eremuko toki entitateak eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako establezimendu baten titularrak badira.

Atal hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako diru-laguntzak jasotzen ahal dituzte:

–A.–Turismo ekitaldiak.

–B.–Azoka eta aurkezpenetara joatea.

–C.–Hedapen materiala, publizitate kanpainak, online marketina eta web orriak.

–D.–Prestakuntza ekintzak.

–E.–Turismo elkarteen kudeaketa, elkarteak 20 bazkidetik gora baina 100 baino gutxiago baditu (pertsona fisikoak edo juridikoak).

3.3.c) Turismo elkarteak, bazkide gehienak turismo arloko araudiak arautzen ez dituen jarduera ekonomikoen sektorekoak edo partikularrak badira. Edonola ere, elkarte horiek baldintza hauetako bat bete beharko dute:

–Gutxienez 20 bazkide izatea.

–Bazkideetako %10, gutxienez, turismo enpresak izatea.

–Bazkideetako batzuk beren jarduera eremuko toki entitateak izatea.

Entitate horiek atal hauetan aurkezten dituzten ekintzetarako diru-laguntzak jasotzen ahal dituzte:

A.–Turismo ekitaldiak.

Deialdia kudeatzen duen organoak, eskabidea egiten den unean, ofizioz egiaztatuko du turismo elkarteak eta partzuergoak Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden eta zer osaera duten, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuan dauden datuetan oinarrituta.

Horietan egondako edozein aldaketa, kontuan hartzeko modukoa bada, eskabidearekin batera jakinarazi behar da. Horretarako, inprimakian adieraziko da, Turismo Erregistroak horretarako ezartzen duen formatua erabiliz. http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/4126/registro-de-turismo. Organo kudeatzaileak horren gaineko informazio gehiago eskatzen ahal du.

Era berean, entitateak administrazioarekin egiaztatzen ahal ditu haren entitatearen datuak. Eskabidea aurkezteko epea amaitu aurretik egiten ez badu, administrazioak dituen datuak mantenduko dira, ondorio guztietarako.

4.–Diru-laguntzaren zenbatekoa eta diruz laguntzen ahal den epealdia.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntza gisa emanen dira, eta diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren gehieneko ehuneko bat estaliko dute. Ehuneko hori ekintza motaren eta ataletako bakoitzaren baremoan lortutako puntuazioaren araberakoa da, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Diru-laguntzaren mugak atal bakoitzeko ekintzek ezarritako zenbatekoak izanen dira.

Deialdi honen ondorioetarako, diruz laguntzen ahal dira deialdian aurreikusitako ekintzei zuzenean lotutako nahitaezko kanpoko gastu guztiak, atal bakoitzean ezarritako zehaztasunak kontuan hartuta. Gastu horiek 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitarte egin, fakturatu eta ordaindu beharko dira.

Ez dute diru-laguntzarik izanen beren langileei dagozkien gastuek (turismo partzuergoen kudeaketa edo turismo elkarteen kudeaketa salbu), ezta entitatearen ohiko funtzionamenduaren ondoriozkoek ere (fotokopiak, posta, telefonoa, etab.), ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak barne.

Balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

Hemen aurkezten diren proiektu eta ekintza guztiek harreman zuzena izan behar dute haiek sustatzen dituen elkarte, turismo partzuergo edo toki entitatearekin, eta haren proiektu edo jarduerei buruzkoak izanen dira. Ekintzek bazkide guztiengan izanen dute eragina. Onuradunak bazkide guztiak ez badira, behar bezala argudiatu beharko da ekintzak elkartearentzat duen interesa. Ekintza indibidualak ez dira inola ere onartuko.

5.–Ekintzak, gastu diruz lagungarriak eta aplikaziozko baremoak.

Nolanahi ere, ondoko ataletako ekintzek jasotzen ahal dute diru-laguntza:

5.A.–Ekitaldiak eta dinamizazio turistikorako proposamenak.

5.A.1) Kontuan hartu beharreko irizpide orokorrak.

Atal honetan aurkeztutako ekitaldi edo proposamenek irizpide orokor hauek bete beharko dituzte:

–Kasu guztietan, gai nagusiak lotura estua izan beharko du entitate sustatzailearekin, eta ekitaldia bera eta antolatzen diren jarduera zehatzak orokorrak izanen dira, eta, ahal dela, aire zabalean eginen dira.

–Gutxienez 5.000 euroko aurrekontua duten ekitaldiak edo proposamenak onartuko dira soilik, baldin eta horien %50, behintzat, deialdi honetan diruz laguntzen ahal diren kontzeptuei badagozkie. Zenbateko horiek benetako exekuzioarekin bat etorri behar dute, eta epealdiaren amaieran justifikatu.

–Bi entitate ezberdinek ezin dute diru-laguntza jaso ekitaldi bererako. Bi entitate desberdinek ekitaldi bererako eskabidea aurkezten badute, ekitaldiaren sustatzaile nagusiak aurkeztutako eskabidea hartuko da kontuan. Irizten ahal bazaio bi entitate desberdinek sustatzen dutela ekitaldia, eskabidearen data hartuko da kontuan, eta lehenbizi aurkeztutakoa onartu.

–Turismoko enpresaburuen elkarteen ekitaldi edo proposamenetan planteatutako ekintzek beren bazkideei irabazi zuzena eta berehalakoa ematen badiete jarduera berekiaren barruan egoteagatik, ekitaldien atalean baloratuko dira. Alabaina, ekitaldia sustatzeko eta hedatzeko ekintzak onartuko dira, eta ez, ordea, ekintza antolatzekoak edo dinamizatzekoak.

Ezin dira deialdi honen barnean diruz lagundu honako ekitaldi mota hauek:

–Herriko bestetan, erromerietan edo ibarreko jaietan egiten diren dinamizazioko ekitaldi edo proposamenak.

–Nafarroako toki entitateen kultur agendaren dinamizazio-ekitaldi edo -proposamen ohikoak eta berekiak.

–Dinamizazio-ekitaldi edo -proposamenak, nortasun berekia badute eta beste entitate batzuek deialdira aurkezten den ekitaldi nagusiaren barnean antolatzen badituzte.

–Entitate bakoitzari, urte batean, ekitaldi kopuru hau onartzen ahalko zaio gehienez:

a) Toki entitateek eta turismo enpresek osatutako turismo partzuergo edo turismo elkarteen eskaerak, ordezkatzen duten biztanleen arabera:

• 30.000 biztanletik gora: 15 ekitaldi.

• 15.000 biztanletik gora: 10 ekitaldi.

• 6.000 biztanletik gora: 8 ekitaldi.

• Bestelakoak: 4 ekitaldi.

b) Banakako toki entitateen eskaerak, ordezkatzen duten biztanle kopuruaren arabera:

• 10.000 biztanletik gora: 4 ekitaldi.

• 4.000 biztanletik gora: 3 ekitaldi.

• Bestelakoak: 1 ekitaldi.

c) Turismoko enpresaburuen elkarteen eskabideak: 5 ekitaldi.

d) Gainerako turismoko enpresaburuen elkarteak: 1 ekitaldi.

5.A.2) Diruz laguntzen ahal diren gastuak eta gehieneko aurrekontua.

Honako hauek dira diruz laguntzen ahal diren gastuak:

–Ekitaldi edo proposamenari zuzenean lotuta dauden nahitaezko gastuak.

Salbuespen dira partaideei, beren jardueraren barruan egoteagatik, irabazi zuzenak eta berehalakoak ematen dizkieten ekitaldiak. Proposamen horiek “ekitaldiak” atalaren barruan baloratuko dira, baina ekitaldia sustatzeko eta hedatzeko ekintzak baino ez dira onartuko.

–Ekitaldi edo proposamenaren komunikazio eta publizitate gastuak.

–Sustapenaren xedeko lehengaia, Nafarroan ekoiztua, gehi hura prestatzeko behar diren oinarrizko osagaiak, ekitaldiaren gai nagusia produktu gastronomiko bat denean, hura bultzatzen duen entitatearekin zerikusia duena, eta kasu horietan bakarrik.

Honako gastu mota hauek ez dira diruz lagunduko:

–Dastaketetarako garbiketaren edo tresneriaren gastuak.

–Herri bazkarien edo otordu instituzionalen gastuak.

–Ekitaldi instituzionalekin lotutako gastuak.

–Kontzertuak edo gaueko dantzaldiak. Horrelakotzat hartuko dira gaueko ekitaldiak, diruz lagundutako ekitaldia edo proposamena justifikatzen duen elementu nagusiari berariaz lotuta daudela iritzi ezin bazaio.

–Hitzaldiak, solasaldiak edo erakusketak.

–Bisitarien edo turisten garraio gastuak.

–Omendutako edo ekitaldira gonbidatutako pertsonen gastuak, salbu ekitaldiaren jarduera, tailer edo erakustaldi baten barruan gonbidatzen badira.

–Opariak.

–Langile berekiak.

–15 egunetik gorako estaldura epea duten aseguruak, ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita, aurretik edo ondotik.

Diru-laguntza jasotzen ahal duen gehieneko aurrekontua 20.000 eurokoa da ekitaldi bakoitzeko. Honako kasu hauetan handitzen ahal da muga hori:

–Estatuko edo Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ekitaldiak: 20.000 euro gehiago arte.

–3 eguneko edo hortik gorako ekitaldiak: 20.000 euro gehiago.

–6 eguneko edo hortik gorako ekitaldiak: 30.000 euro gehiago.

Enpresa partaideentzako irabaziak lortzera bideratuta dauden edo irabaziak ematen dizkieten proposamenen kasuan, igoera horiek ez dira metatuko, ez eta aplikatuko ere. Kasu horietan, sustatzeko eta hedatzeko gastuak onartzen ahalko dira, 20.000 euroraino gehienez.

5.A.3) Ekitaldien baremoa.

Lehentasun ordena eta ekitaldien atalari dagokion diru-laguntzaren ehunekoa zehazteko asmoz, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Ekitaldi mota (5 puntu gehienez).

Deialdi honen ondorioetarako, ekitaldiak honela sailkatuko dira, beren ardatz nagusiaren arabera:

Gastronomiko-enologikoak. Ekitaldien helburu nagusia gure gastronomia ezagutzera ematea eta balioan jartzea denean, Nafarroako lehengaiak zein produktu landuak izan.

Proposamenaren funtsezko elementu gisa Nafarroakoak ez diren produktuak eta/edo markak agertzen badira, proposamenak ez dira aintzat hartuko.

5 puntu

Jarduerak naturan. Horrelakotzat hartuko dira honako helburu nagusi hau dutenak: interes berezia duten ondare naturaleko baliabideak eta mugarriak ezagutzera ematea, baldin eta turismoko webgunean jasota badaude, proposatutako jarduera lehiaketa ez bada eta bestelako jarduera osagarriak proposatzen baditu.

Etnografikoak: ardatz nagusitzat gure egungo kulturaren tradizio, bizimodu, usadio eta ohiturei aitortza egitea dutenak.

Herriko bestak, erromeriak, ibarreko jaiak edo toki entitateen kultur agenda berekiaren barruan dauden antzeko ekitaldiak ez dira kontuan hartuko.

Gaikakoak. Horrelakotzat hartuko dira interes turistiko argia duen gai baten inguruan antolatutako ekitaldiak, ahal bada bisitarientzat antolatuak eta ez tokiko biztanleentzat.

3 puntu

Kirolekoak. Horrelakotzat hartuko dira elementu nagusitzat elementu kirol proba bat dutenak. Proba hori lehiaketa izaten ahal da; ez, ordea, proba profesionala. Edonola ere, izen ematen dutenen %40 baino gehiago Nafarroatik kanpokoak direla justifikatu beharko da.

2 puntu

Zalantzarik badago, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren irizpideen arabera eginen da ekitaldi horien azken sailkapena.

–Interes turistikoko izendapena duten bestak (gehienez 7 puntu):

Nazionala

7 puntu

Eskualdekoa

5 puntu

–Ekitaldia egiteko aurretiaz jaso diren turismo laguntzak (gehienez 4 puntu):

Kontuan hartuko dira ekitaldi zehatz hori zenbat urtez diruz lagundu den, izendapena edo entitate sustatzailea urteetan zehar aldatu den aintzat izan gabe:

4 urte edo gutxiago

4 puntu

5 eta 10 urte bitartean

3 puntu

10 urte baino gehiago

2 puntu

–Ekitaldiaren edo horren ezaugarrien originaltasuna edo berrikuntza eta programatutako jardueren aniztasuna (gehienez 6 puntu):

Ekitaldi originalak, berritzaileak eta askotarikoak, horrelakotzat hartuta lehenbizikoz edo bigarrenez aurkezten direnak, gai berriak dituztenak eta Nafarroako ekitaldi egutegian ohikoak ez diren elementu edo proposamenak dituztenak.

6 puntu

Ekitaldi horretan edo beste ekitaldi mota batzuetan ohikoak ez diren jarduera edo proposamenak dituzten ekitaldi egonkortuak.

4 puntu

Ekitaldi berriak edo egonkortuak, bisitariak parte hartzera bultzatzen dituztenak eta gutxienez 5 proposamen edo jarduera pasibo eta/edo aktibo desberdin dituztenak.

Ez dira kontuan hartuko entitate sustatzailearen ohiko egitarauaren edo agendaren barrukoak.

3 puntu

5 proposamen edo jarduera desberdin baino gutxiago dituzten ekitaldi egonkortuak.

puntu 1

Atal honetako puntuak ezin dira metatu.

–Egiteko datak (gehienez 5 puntu):

Negua (12/02tik 03/20ra)

5 puntu

Udaberria (03/21etik 06/20ra)

4 puntu

Udazkena (09/21etik 12/20ra)

3 puntu

Uda (06/21etik 09/20ra)

2 puntu

Ekitaldia urtaro batetik bestera igarotzeko egunetan egiten bada, erakunde sustatzailearentzat onuragarrien dena hartuko da kontuan.

–Ekitaldiaren iraupena (gehienez 4 puntu):

2 egun edo gehiago, diruz laguntzen ahal diren jarduerekin

4 puntu

1 egun, diruz laguntzen ahal diren goizeko eta arratsaldeko jarduerekin

2 puntu

Egun erdia

0 puntu

–Jarduera eremua (gehienez 10 puntu):

Deialdi honen ondorioetarako, Nafarroako Toki Administrazioa Aldatzeko Foru Legearen zirriborroan jasotzen den tokiko mapa berrian aurreikusitako zonifikazioa hartuko da aintzat, eta, zehazki, eskualde hauetan multzokatuko da:

–Arga.

–Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana.

–Jurramendi.

–Pirinioak - Pirinio-aurrea - Zangoza.

–Erriberagoiena eta Erriberabarrena.

–Erdialdea-Izarbeibar.

Zonalde horiei 5 puntu finko aplikatzen zaizkie gehienez, bertako biztanleriaren, azaleraren eta udalerri kopuruaren arabera. Hona hemen:

ZONALDE MULTZOA - ESKUALDEAK

PUNTU FINKOAK

Arga

5 puntu

Bidasoa-Larraun-Leitzaran-Sakana.

4 puntu

Jurramendi

5 puntu

Pirinioak - Pirinio-aurrea - Zangoza.

5 puntu

Erriberagoiena-Erriberabarrena

4 puntu

Erdialdea-Izarbeibar

3 puntu

2 zona edo gehiago hartzen dituzten ekitaldiak (atal honetan ez dira kontuan hartuko enpresa partaideei irabazi zuzenak ematen dizkietenak, hurrengo atalean baloratuko baitira)

5 puntu

Halaber, 5 puntu emanen dira gehienez, deialdira aurkeztutako ekitaldi kopuruaren eta aurretik aipatutako zonetan duten banaketaren arabera. Horrela, puntuazio hau izaten ahal dute:

Eskualdean egindako ekitaldien % guztizkoaren %6 edo gutxiago izatea

5 puntu

Eskualdean egindako ekitaldien % guztizkoaren %12 edo gutxiago izatea

4 puntu

Eskualdean egindako ekitaldien % guztizkoaren %20 edo gutxiago izatea

3 puntu

Eskualdean egindako ekitaldien % guztizkoaren %35 edo gutxiago izatea

2 puntu

–Irismena/parte hartzea (gehienez 10 puntu):

Enpresa bazkideek ekitaldi edo proposamenean ezinbestean parte hartu behar badute (zonifikazioari lotuta egon gabe) eta partaideei irabazi zuzena eta berehalakoa ematen badiete beren jarduera propioaren barruan egoteagatik, irizpide honen arabera baloratuko dira:

BAZKIDE DIREN PARTE HARTZAILEEN % (gehienez 5 puntu)

PUNTUAK

%75etik gora

5 puntu

%50etik %75era bitarte

3 puntu

%25etik %49ra bitarte

2 puntu

%10etik %24ra bitarte

puntu 1

PARTE HARTZAILEEN KOPURUA (5 puntu gehienez ere)

PUNTUAK

75 baino gehiago

5 puntu

50 eta 75 bitarte

3 puntu

25 eta 49 bitarte

2 puntu

10 eta 24 bitarte

1 puntu

Zonifikazioaren eta parte hartzearen puntuak ezin dira metatu.

Atal honetako puntuazioa aurreikuspenen gainean emanen da, eta, hala badagokio, justifikazioa egitean aurkeztutako azken datuen arabera doitu. Bigarren kalkulu horrek ez du inolaz ere diru-laguntzaren zenbatekoa handituko.

–Komunikazio eta irismen gastuaren ehunekoa (nafar hedabideak edo kanpokoak) (gehienez 8 puntu):

Komunikazio gastuaren % ekitaldiaren kostuaren %20 baino gehiago izatea

3 puntu

Ekitaldia ohiko publizitatearen bidez hedatzea 3 autonomia erkidegotan edo gehiagotan (prentsa, irratia, telebista edo argitalpenetan eta aldizkarietan agertzea)

4 puntu

Ekitaldia ohiko publizitatearen bidez hedatzea 2 autonomia erkidegotan

2 puntu

Online hedabideetako, sare sozialetako eta abarreko publizitatea.

puntu 1

Nolanahi ere, atal honetako puntuazioa emateko, ekitaldiaren informazioak eguneratuta egon behar du ekitaldia sustatu eta antolatzen duen entitatearen webgunean, ekitaldia egin aurretik. Halaber, informazio hori eta esteka bidali beharko dira, Turismoko webgunean ere eguneratzeko.

Atal honetako puntuazioa aurreikuspenen gainean emanen da, eta, hala badagokio, justifikazioa egitean aurkeztutako azken datuen arabera doitu. Bigarren kalkulu horrek ez du inolaz ere diru-laguntzaren zenbatekoa areagotuko.

–Hedabideetan duen oihartzunaren balorazioa (aurreko urteak) (gehienez 2 puntu):

Ekitaldiak aurreko edizioetan hedabideetan izandako oihartzunaren azterketa aurkeztea

2 puntu

Ekitaldi berrien kasuan ere baloratuko da atal hori. Alabaina, diru-laguntzaren justifikazioarekin batera azterketa hori aurkezten bada, puntuazioa berrikusiko da.

–Entitate sustatzailea (gehienez 4 puntu):

Turismo partzuergoek edo elkarte mistoek (toki entitateak + enpresak) edo 5 toki entitatez edo gehiagoz osatutako taldeek sustatu eta antolatzen dituzten ekitaldiak

4 puntu

Turismo partzuergoek edo elkarte mistoek koordinatutako eta toki erakundeekin batera antolatutako ekitaldiak

3 puntu

Turismoko enpresaburuen elkarteen ekitaldiak

3 puntu

Bestelako turismo elkarteen ekitaldiak

2 puntu

Toki erakundeek banaka sustatutako ekitaldiak

puntu 1

–Boluntarioak/sektorearen parte hartzea (gehienez 5 puntu):

Ekitaldiaren antolaketan interes pertsonal profesionalik ez duten boluntarioek parte hartzea eta enpresa sektoreak egindako ekarpenak (diruz edo gauzaz) baloratuko dira.

Herritarrek boluntario gisa parte hartzea

2 puntu

Sektore pribatuaren ekarpenak

3 puntu

5.A.4) Gehieneko diru-laguntzaren ehunekoa:

Ekitaldi bakoitzaren gehieneko diru-laguntzaren ehunekoa irizpide hauei jarraituz lortutako puntuazioaren araberakoa izanen da:

–Lortzen ahal den puntuazio osoa, gehienez 60 puntu.

–Beharrezko puntuazioa, gutxienez: 21 puntu.

–Diru-laguntzaren ehunekoa lortutako puntuen arabera:

  • 20 puntu edo gutxiago: %0.
  • 21 puntutik 25 puntura bitarte. %15
  • 26 puntutik 30 puntura bitarte. %35
  • 31 puntutik 40 puntura bitarte. %55
  • 41 puntutik 50 puntura bitarte. %75.
  • 50 puntu baino gehiago: %80.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz laguntzen ahal diren aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.B. Turismoko azoka eta aurkezpen ekitaldietara joatea.

5.B.1) Kontuan hartu beharreko irizpide orokorrak.

Eskaera hauek justifikatuko dira azokan erakustoki batez arduratu beharra dagoelako, arreta jaso behar duten kontaktuen agenda bat dagoelako edo produktu edo ekintza bat aurkezten delako eta berariaz atal hauetako baten barnean sartuta dagoelako:

a) Estatuko azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak, non Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak erakustoki bat eramaten duen. Zehazki, hauek:

–Fitur. Madril. Urtarrilaren 17a-21a.

–Sevatur. Donostia Martxoaren 9a-11.

–BTravel. Bartzelona. Apirilaren 20a-22a.

–Expovacaciones. Bilbo. Maiatzaren 4a-6a.

–Delta Birding Festival. Ebroko Delta.

–INTUR. Valladolid.

–EIBTM World. Bartzelona.

b) Hurbileko merkatuen azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak, non Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia bertaratu ezin baita edo Nafarroako Gobernuaren erakustokia eramatea ezinezkoa baita, baldin eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren oniritzia badute.

c) Navartur azoka.

d) Nazioarteko turismo azoka eta aurkezpenak, non Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak erakustoki bat eramaten duen. Zehazki, hauek:

–Vakantiebeurs. Utrecht. Herbehereak Urtarrilaren 9a-14a.

–Reisen Hamburg. Hanburgo. Otsailaren 7a-11.

–Mahana Azoka. Tolosa. Frantzia. Otsailaren 9a-11.

–Emea Sales Conference. Frankfurt. Otsailaren 15a.

–FREE. Munich. Alemania. Otsailaren 21a-25a.

–ITB. Berlin. Alemania. Martxoaren 7a-11.

–MIT. Mosku. Errusia. Martxoaren 13a-15a.

–Salon Destinatio Nature. Paris. Martxoaren 15a-18a.

–Festival Basques à Bordeaux. Bordele. Apirilaren 27a-29a.

–Bird Fair. Rutland. Erresuma Batua. Abuztuaren 17a-19a.

–Museumsuferfest Turespaña. Frankfurt. Abuztuaren 24a-26a.

–Tour Natur Düsseldorf. 08/31tik 09/02ra bitarte.

–Mahana Azoka. Lyon. Frantzia. Otsailaren 10a-20a.

e) Nazioarteko azokak, workshop-ak eta turismoko aurkezpenak (Frantzia hegoekialdekoak salbu), non Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia bertaratu ezin baita edo Nafarroako Gobernuaren erakustokia eramatea ezinezkoa baitu, baldin eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren oniritzia badute.

5.B.2) Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

Atal honen barruan, gastu hauek diruz laguntzen ahal dira:

–Langile gastuak, eta, zehazki, bertaratuen garraio, ostatu eta mantenu gastuak, tiketen edo fakturen bidez behar bezala frogatuak (dagozkien ordainagiriekin batera), edo balio bera duten agirien bidez frogatuak, kontratatutako hirugarrenen fakturen kasuan bakarrik.

–Azoketan eta aurkezpenetan instalatzea, eta, zehazki, lurzorua alokatzea, erakustokia edo materiala garraiatzea. Aurkezpen ekitaldiak egiten direnean, gainera, honako gastu hauek jasotzen ahal dute diru-laguntza: aretoen alokairua, baliabide teknikoak (megafonia, pantailak...), materialen garraioa eta aurkezpenaren xede den materiala, betiere II. eranskineko jarraibide teknikoen eskuliburuko aginduei jarraitzen bazaie.

5.B.3) Gehieneko diru-laguntzaren zenbatekoa:

Diru-laguntza kontzeptu bakoitzaren gehieneko zenbatekoen arabera kalkulatzen da; taula honetan jasotzen dira:

ATALA

AZOKA MOTA

PERTSONA GEHIENEZ, EGUNEKO

LANGILEEN GASTUAK: OSTATUA, GARRAIOA ETA MANTENUA

AZOKAREN EDO AURKEZPENAREN GASTUAK: LURZORUAREN ALOKAIRUA, ERAKUSTOKIA ETA MATERIALAREN GARRAIOA

5.B.1.a

Nazionala Nafarroako Gobernuarekin

1

125 euro/eguna

0

5.B.1.b

Hurbilekoak Naf. Gobernua joan gabe

2

125 euro/eguna

Diruz laguntzen ahal den aurrekontuaren %70 azoka bakoitzeko (5.000 euroko aurrekontua gehienez)

5.B.1.c

Navartur

0

0 euro

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 azoka bakoitzeko (5.000 euroko aurrekontua gehienez)

5.B.1.d

Nazioartekoa Nafarroako Gobernuarekin

1

200 euro/eguna

0

5.B.1.e

Nazioartekoa Nafarroako Gobernurik gabe

2

200 euro/eguna

Aurrekontu diruz lagungarriaren %70 azoka bakoitzeko (8.000 euroko aurrekontua gehienez)

Egunen kopurua kalkulatzeko, egun bat gehituko zaio ostatu gauen kopuruari.

Joan-etorriak auto partikularrean egiten direnean, garraio gastutzat hartuko dira elkartearen egoitza dagoen tokitik ekitaldiaren tokira dagoen kilometro kopurua kalkulatuta sortzen direnak, kilometro bakoitzeko 0,30 euro aplikatuta. Bidesariak eta aparkatzeko gastuak ere onartuko dira. Ez dira garraio gastutzat hartuko auto partikularra erregaiz hornitzean sortutakoak. Betiere, turismo elkartearen edo partzuergoaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatu beharko da gastua, eta elkarteak edo partzuergoak partikularrari ordaindutakoaren agiriaren bidez.

Diru-laguntza eman eta ordaintzeko, eskatzaile bakoitzak atal honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.

Orobat, zilegi izanen da jakinarazitako azoka batera joan beharrean antzeko beste batera joatea zehazturiko aldian, betiere aldaketa aldez aurretik jakinarazten bada eta Turismo Marketinaren Zerbitzuaren oniritzia badu.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz laguntzen ahal diren aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.C. Hedapen turistikorako materiala, publizitate kanpainak eta web orriak.

5.C.1) Diruz laguntzen ahal diren kontzeptuak eta kontzeptu bakoitzeko baremoa.

5.C.1.a) Hedapen turistikorako materiala: ostatuen eta turismo arloko zerbitzu eta produktuen eskaintzei, baliabideei eta ostatuei buruzko argitalpenak, euskarriak eta gidak.

Gidak edo argitalpenak enpresa edo entitate guztiak jasoko ditu, eta ez dira enpresen edo baliabideen banakako separatak onartuko.

–Hedapen turistikoko material mota (gehienez 5 puntu):

Ostatu, baliabide edo produktu eskaintza finkoen argitalpenak edo gidak

5 puntu

Sasoiko argitalpenak, aldizkako eskaintza edo jarduerak, ekitaldien agenda edo antzekoak

4 puntu

Roll up motako euskarriak, kartelak, flyer-ak edo antzekoak

2 puntu

Sustapeneko materiala

puntu 1

–Aurretiaz kontzeptu horiengatik jaso diren diru-laguntzak (gehienez 3 puntu):

Aurreko edizioetan kontzeptu horiengatik (argitalpenak, gida edo euskarria) diru-laguntzarik jaso ez duten entitateen argitalpenak, euskarriak edo materialak

3 puntu

Argitalpen edo materialen berrargitaraldiak

puntu 1

–Hizkuntzak (gehienez 4 puntu):

Argitalpenak, gidak, kartelak... 4 hizkuntza edo gehiagotan

4 puntu

Argitalpenak, gidak, kartelak... 3 hizkuntzatan

3 puntu

Argitalpenak, gidak, kartelak... 2 hizkuntzatan

2 puntu

5.C.1.b) Publizitate eta/edo sustapen turistikoko kanpaina konbentzionalak.

Publizitate kanpainak entitate sustatzailearen jarduera eta proposamen zehatzei buruzkoak izanen dira.

Era berean, helmugak edo elkarteak oro har sustatzeko aldizkako ekintzak onartzen ahal dira, orokorrak badira, enpresa zehatzetan ardaztuta ez badaude eta argi badago mezuak sustapena duela helburu. Ildo horretatik, ez dira horrelakotzat hartuko besterik gabe entitatearen logotipoa eta izena publizitate euskarriren batean sartzea.

–Publizitate konbentzionala. Kanpainaren esparrua (gehienez 6 puntu).

Ekintza, produktu edo proposamen zehatzen publizitate kanpaina nazioarteko merkatuetan (Frantzia hegoaldea salbu).

6 puntu

Ekintzen eta proposamenen publizitate kanpaina ohiko hedabideetan (prentsa, irratia, telebista edo argitalpenetan eta aldizkarietan agertzea), hurbileko merkatuetako (Estatua eta Frantzia hegoaldea) 4 autonomia erkidegotan edo gehiagotan.

4 puntu

Ekintzen eta proposamenen publizitate kanpaina ohiko hedabideetan (prentsa, irratia, telebista edo argitalpenetan eta aldizkarietan agertzea), hurbileko merkatuetako (Estatua eta Frantzia hegoaldea) 3 autonomia erkidegotan edo gehiagotan.

3 puntu

Sustapen orokorra hurbileko merkatuetako (Estatua eta Frantzia hegoaldea) 4 autonomia erkidegotan edo gehiagotan.

3 puntu

Sustapen orokorra hurbileko merkatuetako (Estatua eta Frantzia hegoaldea) 2 autonomia erkidegotan edo gehiagotan.

2 puntu

Bi merkatuetara zuzentzen diren kanpainen kasuan, aurrekontu ehunekoa hartuko da kontuan. Horrela, puntuazio altuena jasotzeko, guztizkoaren ehunekoak kanpainaren gastu osoaren %50 baino gehiago izan behar du.

–Aurreko diru-laguntzak (gehienez 4 puntu):

Aurreko urteetan diruz lagundu ez diren kanpaina diseinatu berriak

4 puntu

Kanpainen berrargitaraldia

2 puntu

–Kanpainaren oihartzunaren azterketa (2 puntu gehienez).

Kanpainari aurreikusten zaion oihartzunaren azterketa

2 puntu

Atal honetako puntuazioa aurreikuspenen gainean emanen da, eta, hala badagokio, justifikazioa egitean aurkeztutako azken datuen arabera doitu. Bigarren kalkulu horrek ez du inolaz ere diru-laguntzaren zenbatekoa areagotuko.

5.C.1.c) Marketin digitala

Atal honen barruan, marketin digitaleko ekintzak sartzen dira: sare sozialak, publizitatea sare sozialetan, SEO bilatzaileetan posizionamendu hobea lortzeko ekintzak, publizitatea bilatzaileetan (SEM), posta elektroniko bidezko marketin mugikorra, edukien marketina eta web analisiak.

–Puntu finkoak: 12.

5.C.1.d) Web orriak.

Atal honen barruan, honako hauek diruz laguntzen ahal dira: entitate sortu berrien webguneak sortzea, dagoen webgunean bilakaera nabarmena dakarten garapenak, edukien itzulpena, gailu mugikorretara egokitzea eta mikro-webguneak.

–Ekintza motak (8 puntu lortzen ahal dira guztira):

Sortzea eta/edo nabarmen aldatzea

4 puntu

Osorik itzultzea 2 hizkuntzatara edo gehiagotara

2 puntu

Gailu mugikorretara egokitzea

2 puntu

Mikro-webguneak

puntu 1

Puntu horiek metatzen ahal dira.

–Aurreko diru-laguntzak (4 puntu lortzen ahal dira guztira):

Azken 3 urteetan turismoko diru-laguntzarik jaso ez izana webguneen kontzeptuan.

4 puntu

Aurreko 2 urteetan turismoko diru-laguntzarik jaso ez izana webguneen kontzeptuan.

2 puntu

Aurreko urtean turismoko diru-laguntzarik jaso ez izana webguneen kontzeptuan.

puntu 1

5.C.2) Diruz laguntzen ahal diren gastuak:

Atal honetan, gastu mota hauek aurkezten ahalko dira:

–Hedapen turistikorako materialen diseinu eta edizio gastuak, baldin Nafarroako Gobernuaren materialik ez badago. Argitalpenetan, euskarrietan, web orrietan eta abarretan argi eta garbi adierazi beharko da zein den entitate sustatzailea.

–Publizitate kanpainetarako edo marketin digitaleko ekintzetarako baliabideen kontratazio gastuak eta haien diseinukoak.

–Web orriak diseinatu eta garatzeko gastuak, gailuetara egokitzekoak eta itzulpen gastuak. Web orrien kasuan, haien domeinua ere egiaztatu beharko da.

Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

–Web orrien edo sare sozialen domeinuari edo mantentze-lanei lotutako gastuak, salbu gastu hori deialdian aurkeztu eta onartu den ekintza zehatz bati zuzenean lotutzat hartzen ahal bada.

5.C.3) Gehieneko diru-laguntzaren ehunekoa.

Ekintza bakoitzaren gehieneko diru-laguntzaren ehunekoa irizpide hauei jarraituz lortutako puntuazioaren araberakoa ezartzen da:

–Lortzen ahal den puntuazio osoa, gehienez:

5.C.1.a)

MATERIALA

5.C.1.b)

KANPAINAK

5.C.1.c) MARKETIN DIGITALA

5.C.1.d)

WEB ORRIA

12 puntu

12 puntu

12 puntu

12 puntu

–Beharrezko puntuazioa, gutxienez:

5.C.1.a)

MATERIALA

5.C.1.b)

KANPAINAK

5.C.1.c)

MARKETIN DIGITALA

5.C.1.d)

WEB ORRIA

3 puntu

3 puntu

3 puntu

3 puntu

–Diru-laguntzaren ehunekoa lortutako puntuen arabera:

  • 3 puntu baino gutxiago: %0.
  • 3 eta 8 bitarte: %45.
  • 8 baino gehiago: %55.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz laguntzen ahal diren aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.D. Prestakuntza ekintzak.

5.D.1) Kontuan hartu beharreko irizpide orokorrak.

Ikastaroak eta prestakuntza jardunaldiak onartzen ahal dira, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

–Haien edukia turismo enpresen kudeaketari edo sektoreko profesionalen espezializazioari lotuta egonen da berariaz, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren esparruan ematen den lanerako eta etengabeko prestakuntzaren osagarria den prestakuntza bultzatu behar du.

–Elkarte edo partzuergo sustatzaileez gainera, interesaturik dauden beste enpresa turistiko batzuek parte hartzeko modukoak izanen dira; dena dela, zilegi izanen da ekimenean sartzeko baldintza batzuk ezartzea.

–Ikastaroaren edo jardunaldiaren berri eman beharko zaio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, hasi baino 15 egun lehenago gutxienez.

–Gutxienez 10 parte hartzaile beharko dira.

–Ikastaroaren iraupena 8 ordukoa izanen da, gutxienez.

Honelako ikastaroak ez dira deialdi honetan onartuko:

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza eskaintzaren barrenean dudenak edo egon direnak.

–Entitate publiko edo pribatuen ohiko eskaintzaren barreneko prestakuntza generikoan sartzen direnak, hizkuntzen oinarrizko prestakuntza barne.

–Oinarrizko enpresa prestakuntzako gaiei edo alderdiei buruzko ikastaroak, enpresa jarduera mota guztietarako balio dutenak.

–Entitateek beren esparruko jardueran aritzeko nahitaez egin behar dituzten ikastaroak.

5.D.2) Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

Honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:

–Hizlarien zerbitzu sariak.

–Lokalaren alokairua, baldin eta lokal hori entitate sustatzailearen egoitzan ez badago.

–Ikastaroaren berariazko materiala.

–Publizitaterako edo kanpo komunikaziorako gastuak.

5.D.3) Gehieneko diru-laguntzaren ehunekoa:

Diru-laguntza, diru-laguntza jasotzen ahal duen aurrekontuaren %55era artekoa. Gehienez 5.000 euroko aurrekontua onartuko da entitate eskatzaile bakoitzaren prestakuntza ikastaroetarako.

Diru-laguntza eman eta ordaintzeko, eskatzaile bakoitzak atal honetan aurkezten dituen ekintza guztiak hartuko dira kontuan.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz laguntzen ahal diren aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5 E. Turismo elkarteen kudeaketa eta turismo partzuergoen kudeaketa.

5.E.1) Turismo elkarteen kudeaketa.

Kontzeptu honetarako diru-laguntza eskatzen ahal dute 20 bazkidetik 100era bitarte dituzten turismo elkarteek (bazkideak pertsona fisikoak edo juridikoak izaten ahal dira), deialdi honetan jasotako ekintzak egiten badituzte.

Kontzeptu honen barruan, 2 elkartek edo gehiagok egiten dituzten baterako eskabideak onartzen ahal dira, baldin eta goian adierazitako baldintzak betetzen badituzte eta bi elkarteek aurkeztutako ekintza guztietan parte hartzen badute edo horiek antolatzen badituzte batera.

5.E.1.a) Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

Kontzeptu honen barrenean, zuzenean kontratatutako langileen gastuak onartuko dira diru-laguntza jasotzen ahal duen gastu gisa, edo, hala badagokio, enpresa laguntzailearen faktura. Enpresa laguntzailetzat hartuko da elkarteari laguntzeko eta bere jarduera osoa dinamizatzeko kontratatzen den enpresa.

5.E.1.b) Gehieneko diru-laguntzaren ehunekoa:

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, langileria gastuen edo kontratatutako enpresa laguntzailearen fakturaren %70era artekoa. Kontzeptu honetarako, deialdian aurkeztutako ekintzen aurrekontu diruz lagungarriaren %30eko aurrekontua onartuko da gehienez.

Nolanahi ere, kontzeptu honen barrenean, diru-laguntza jasotzen ahal duen gehieneko aurrekontua 10.000 eurokoa izanen da.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz laguntzen ahal diren aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

5.E.2) Turismo partzuergoen kudeaketa.

Deialdi honetan jasotako jarduerak egiten dituzten partzuergoen kudeaketari buruzko gastuak izanen dira laguntzaren xede.

5.E.2.a) Diruz laguntzen ahal diren gastuak eta baremoa.

Kontzeptu honen barrenean diru-laguntza jasotzen ahal duen gastu bakarra turismo partzuergoaren ekintzak kudeatzeko kontratatzen diren langileena izanen da.

–Turismo partzuergoa osatzen duten udalerrietako biztanle kopurua:

35.000 biztanle baino gehiago

8 puntu

25.001 eta 35.000 biztanle bitarte

6 puntu

15.001 eta 25.000 biztanle bitarte

4 puntu

5.001 eta 15.000 biztanle bitarte

2 puntu

5.000 biztanle edo gutxiago

0 puntu

–Turismo partzuergoa osatzen duten udalerrien kopurua:

40 udalerritik gora

8 puntu

26 eta 40 udalerri bitarte

6 puntu

16 eta 25 udalerri bitarte

4 puntu

11 eta 15 udalerri bitarte

2 puntu

10 udalerri edo gutxiago

0 puntu

Udalerriaren figura interpretatzeko edozein zalantzari buruz, Nafarroako Gobernuaren http://www.navarra.es/home_es/Navarra/272+Municipios/ webgunean dagoen informazioa hartuko da kontuan.

Biztanle kopurua zehazteko, aplikaziozkoa izanen da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren otsailaren 7ko 23/2018 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2017ko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena.

–Turismoaren sektoreari lotutako enpresen kopurua:

150 enpresatik gora

8 puntu

91 eta 150 enpresa bitarte

6 puntu

61 eta 90 enpresa bitarte

4 puntu

31 eta 60 enpresa bitarte

2 puntu

30 enpresa edo gutxiago

0 puntu

Deialdia argitaratzen den egunean, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribaturik dauden entitateen bazkide kopurua hartuko da kontuan, baldin eta turismo partzuergoaren ekintza eremuan baldin badituzte establezimenduak. Elkarte bateko baino gehiagoko bazkide diren pertsona fisiko edo juridikoen kasuan, behin bakarrik hartuko dira kontuan.

–Deialdi honen ekintzetarako aurkeztutako aurrekontua:

100.000 eurotik gora

8 puntu

50.001 eta 100.000 euro bitarte

6 puntu

25.001 eta 50.000 euro bitarte

4 puntu

15.001 eta 25.000 euro bitarte

2 puntu

15.000 euro edo gutxiago

0 puntu

Nolanahi ere, kudeaketa gastuetarako diru-laguntzak ezin du deialdiko ekintzetarako onartutako aurrekontuaren %65 gainditu. Zenbatekoak benetan egindako ekintzen justifikazioaren arabera doituko dira, baina ez da inolaz ere emandako diru-laguntzaren zenbatekoa areagotuko.

5.E.2.b) Gehieneko diru-laguntzaren ehuneko taula:

Deialdi honetan kontzeptu horretarako aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntza gisakoak dira, eta langileria gastuetarako onartzen den aurrekontu diruz lagungarriaren %70era artekoak izanen dira. Hona hemen onartuko den gehieneko aurrekontua:

-45.000 euro 26 puntu edo gutxiago lortzen dituzten turismo partzuergoentzat.

–40.000 euro 16tik 25era bitarteko puntuazioa lortzen duten turismo partzuergoentzat.

–28.000 euro 6tik 15era bitarteko puntuazioa lortzen duten turismo partzuergoentzat.

–13.000 euro 6 puntu baino gutxiago lortzen dituzten turismo partzuergoentzat.

Ehuneko horiek aplikatu ondoren, aurrekontuan jarduera mota horiei erantzuteko dagoen diru kopurua diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada, jarduera bakoitzean diruz laguntzen ahal diren aurrekontuen artean hainbanatuko da dagoen kreditua.

6.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua eta aurkeztu beharreko agiriak.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

a) Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz, (https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7556/Subvenciones-de-desarrollo-y-marketing-turistico-para-asociaciones-turisticas-entes-locales-y-consorcios-en-2018), (hemendik aurrera laguntza fitxa); fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

c) Eskaerak egiteko, laguntza fitxan dagoen eskabide inprimaki zehatza erabiliko da. Inprimaki hori behar bezala beteta eta sinatuta egon beharko da.

d) Inprimaki horren bidez aurkeztutako eskaerak baino ez dira onartuko.

Deialdi honetan diru-laguntzak eskatzen dituzten entitateek eskaera bakarra aurkeztuko dute ekintza guztietarako, eta gero zehazten den dokumentazioa erantsi beharko diote.

Entitate batzuek ekintza bat elkarrekin egiten dutenean, ekintza gauzatzea bere gain hartzen duenak aurkezten ahalko du eskaera; halakoetan, ekintza gauzatzea bere gain hartzen duen entitateak ordainduko ditu sortzen diren gastuak. Eskaeran, orobat, alderdien arteko lankidetza nola artikulatuko den azalduko da, baita horien legezko ordezkarien sinadura ere.

6.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioa, laguntza fitxan ageri den berariazko inprimakiarekin bat datorrena, eskaneatuta aurkeztu behar da, behar bezala identifikatutako agiri bereizietan. Hauxe da:

6.2.a) Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

1. Erantzukizunpeko adierazpena edo entitate eskatzailearen ordezkaritzaren egiaztagiria.

2. Erantzukizunpeko adierazpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena.

3. Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, beste entitate batzuek edo partikularrek ekintza bererako emandako edo haiei eskatutako diru-laguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelakorik eskatu ez badu, horren berri eman beharko du.

4. Aurrerakina eskatuz gero, 2018ko aurrekontuetan deialdi honetara aurkeztutako ekintzen gastuei aurre egiteko diru aski ez dutela frogatzen duen dokumentazioa (adibidez: aurreko urteko kontuen balantzea, urte honetarako aurreikusitako gastu eta diru-sarreren kronograma, etab.).

5. “Transferentzia bidez kobratzeko eskaera” izeneko jatorrizko inprimakia, lehenago inoiz Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik lortu ez bada.

Atal honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpen guztiak diru-laguntzaren berariazko eskabidean daude.

6.2.b) Ekintzei buruzko dokumentazioa.

1. Eskatzen den ekintza bakoitzaren laburpen fitxa normalizatua.

2. Gastuen eta aurreikusitako diru-sarreren aurrekontu xehatua.

3. Ekintza azaltzen duen memoria, zehaztapen hauei jarraikiz:

a) Ospakizun, ekitaldi edo proposamen turistikoen antolaketa. Azalpen memoria, ondokoak adieraziz: proposamenaren ardatz nagusia, jardueren gutxi gorabeherako programa, lortu nahi den helburua, egunak eta tokiak, aurreikusitako epaimahaikideak eta, halakorik badago, laguntzaile boluntarioak. Aurrekontua behar bezala xehakatuta egonen da, eta koherentea eta proportzionala izanen da, multzo osoa kontuan hartuta.

b) Azoketara eta aurkezpenetara joatea. Eskaeraren memorian honako hauek agertuko dira gutxienez: azokara joateko arrazoia, erakustoki berekiarekin edo beste entitate batekin batera joateko asmoa, bertaratuko direnen kopurua eta egun kopurua.

c) Hedapen materiala, publizitate kanpainak eta web orriak:

–Hedapen materiala. Memorian zehaztu eginen da zein sustapen ekintzatan erabiliko diren euskarriak, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari ale batzuk emanen zaizkio, banatzeko.

–Publizitate kanpainak. Memorian, honako hauek zehaztu beharko dira: sormenak, ekintzak sortzeko bideak, baliabideen plana, ekintzen hartzaileak eta helburuak, baita zein egunetan hasi eta bukatzen den ere.

Web orriak eta marketin arloko online ekintzak. Web orriaren kasuan, memorian argi eta garbi zehaztu beharko dira dagoen web orrian egin nahi diren aldaketak, eta aldaketa egin baino lehen web orriaren pantaila argazki bat erantsiko da. Diruz lagundu behar diren marketin arloko online ekintzetan helburuak zehazteko eta haien jarraipena egiteko plana aurreikusi beharko da.

d) Prestakuntza ekintzak. Eskaeraren memorian honako datu hauek adierazi beharko dira: ikastaro(ar)en helburua, norentzat den, non eta noiz eginen den, iraupena, aurreikusitako programa eta hizlariak, eta prezioa. Orobat, kontzeptu guztiak xehakatuko dira: aretoaren alokairua, hitzaldiak. Nolanahi ere, behin betiko programa gutxienez 15 egun lehenagotik jakinaraziko zaio Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari.

e) Turismo elkarteen kudeaketa / turismo partzuergoen kudeaketa. Kudeatzaileak beteko dituen eginkizunen laburpena, eta deialdian aurkeztutako ekintzen azalpena, bakoitzaren aurrekontu orokorra adieraziz. Orobat, dagokion kontratuaren kopia erantsiko da, langilea berekia edo beste enpresa batekoa izan.

4. Aholkularitza edo laguntza enpresek 12.000,00 eurotik gorako zerbitzuak ematen badituzte, entitate onuradunak frogatu beharko du hornitzaileen hautaketa eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, horretarako gutxienez 3 eskaintza ezberdin aurkeztuta.

7.–Diru-laguntza emateko parametroak.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, aurkeztutako eskaerak aztertuko dira eta erabakiko da zein eskaerak betetzen dituzten deialdiko irizpideak eta zeinek ez, baita zer kontzeptuk eta zer kopuruk izaten ahal duten diru-laguntza ere.

Diruz laguntzen ahal den ekintza bakoitzean zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa, ekintzak dagokion baremoaren arabera baloratu ondoren eta 5. oinarriko atal bakoitzean ezarritako mugak eta irizpideak kontuan hartuta.

Adierazitako baremoan ezarritako balorazio irizpideak frogatzeko agiriak nahitaez aurkeztu beharko dira diru-laguntza eskaerarekin batera, eta eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten badira ez dira baloratuko.

Partidaren bateko aurrekontuan dagoen dirua aurreko puntuaren arabera eman behar diren diru-laguntzen batura baino txikiagoa bada, hainbanaketa lineala eginen da ekintza guztien artean, ataletako bakoitzean zehazten den bezala.

8.–Diru-laguntzaren tramitazioa eta ebazpena.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko kudeaketa organoa.

Eskaerak betetzen ez baditu finkatutako baldintzak, edo osorik ez badago, kudeaketa organoak entitate interesdunari eskatuko dio jakinarazten dionetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzen duen ebazpena emanen dela.

Eskaera osorik eta zuzen dagoela egiaztaturik, bai eta 5. oinarriko jarduera bati dagokiola ere, espedientea jarduera bakoitzerako ezarritako baremoari jarraituz baloratuko da eta dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko, baremo hori aplikatzean ateratzen den ehunekoarekin bat.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak behar den ebazpen proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari.

Diru-laguntzak emateko ebazpenaren gaineko eskumena Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Diru-laguntzak emateko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan eskatzaileari ebazpen espresik jakinarazi ezean, eskaerak ezetsitzat joko dira.

Diru-laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka edo berariazko edo ustezko ukoen aurka, administrazio publiko ez diren entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

Administrazio Publikoek deialdi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

9.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarririko betebehar orokorrak betetzea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, entitate onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta, kasu horretan, deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori.

Ulertuko da entitate onuradunek kontsulta hori baimentzen dutela, salbu espresuki kontra agertzen badira eskaerako formulario berariazkoan; kasu horretan, egoki diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta handik hilabeteko epean, diru-laguntzen entitate onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoko fitxan dagoen ereduaren araberakoa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu. Izaten ahal diren zehapenak galarazi gabe, informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

3. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, 10 egun balioduneko epean diru-laguntzak emateko ebazpena jasotzen denetik aurrera, diru-laguntzaren xedeko ekintzaren baterako diru-laguntzari uko egiten zaiola, deialdian ezarritako epeetan egin behar ez bada.

–Diru-laguntzaren xedeko jardueraren bat gauzatzen ez bada, emandako diru-laguntza osoa %20 murriztuko da, non eta ez den horren berri eman aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraikiz.

–Diru-laguntzaren xedeko jarduera guztiak gauzatu gabe gelditzen badira, eskubidea galduko da turismo elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jardueretarako diru-laguntzen hurrengo deialdian parte hartzeko, betiere ez-egite horren berri eman ez bada lehen adierazi den bezala.

4. Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai diru-laguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

5. Diru-laguntzaren xedeko jarduerak gauzatzen badira eskatutako zenbatekoaren %50 baino gutxiago gastatuta, ondorioztatzen ahalko da diru-laguntza emateko aintzat hartutako arrazoia galdu dela eta deialdiaren xedea ez dela bete. Horrelakoetan, emandako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

6. Diru-laguntzaren xedeko gastuak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarritako epeetan.

Egindako jarduketen justifikazioa 2018ko azaroaren 3a baino beranduago aurkeztuz gero, emandako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

7. Diru-laguntza jasotzen duen ekintzaren gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak edo aurkezpenak barne) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza duela adierazi beharko da. Ekintza horrek sortzen dituen euskarri guztietan agertu beharko dira Nafarroako turismo marka eta Nafarroako turismoko web ofiziala (www.turismo.navarra.es/eus), Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideekin bat (II. eranskinean zehazten dira). Hala, marka horiek agerrarazten ez dituzten argitalpenen, irrati iragarkien, web orrien edo euskarrien gastua ez da diruz lagungarria izanen. Online garapenen kasuan, turismoko webgunea txertatzeko, turismo marka helbide honekin estekatuko da: www.turismo.navarra.es/esp/home/. Marka hori txertatzen ez bada edo Nafarroako Gobernua ez bada publizitate euskarri edo baliabideetako batean ere agertzen, ekintza horretarako emandako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Ezarritako betebeharretakoren bat betetzen ez bada, onartutako diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo diru itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

10.–Justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

10.1. Justifikazio epea.

Edozein unetan egiten ahalko da justifikazioa, diru-laguntza eman dela jakinarazten denetik. Horretarako dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2018ko azaroaren 3a izanen da.

Justifikazio agiriak aurkeztean, 6.1 oinarriko b), c) eta d) ataletan xedatutakoa hartuko da kontuan.

10.2. Egindako gastuak frogatzeko dokumentazioa.

Diruz lagundutako jarduerak amaitu ondoren, entitate onuradunek justifikatu beharko dute jarduera horiek egin direla, eta, horretarako, laguntza fitxan eskuratzen ahal den berariazko justifikazio inprimakia aurkeztu beharko dute, ondoren aipatzen den dokumentazioarekin batera, behar bezala identifikatutako agiri bereizien bidez eskaneatuta.

A) Aurkeztutako fakturen zerrenda, justifikaziorako inprimakiaren xehetasun orrian ezarritakoaren arabera.

B) Diruz lagungarriak diren jarduera guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, diru-laguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

Ez da inolaz ere onartuko entitate onuradunak itunak egitea diruz lagundutako jardueren exekuzioa berarekin lotura duten pertsonen edo entitateen esku uzteko osorik edo partez, salbu eta inguruabar hauek gertatzen badira:

–Kontratazioa merkatuko baldintza normaletan egitea. Hori justifikatzeko, beste bi eskaintza ezberdin aurkeztu beharko dira.

–Aurretik, diru-laguntza ematen duen organoaren baimena lortzea. Horretarako, laguntza eskabidean inguruabar hori adierazi beharko da.

C) Diruz laguntzen diren jarduerak ordaindu izana justifikatzeko banku agiriak.

D) Diru-laguntzaren xedeko jardueren memoria xehakatua, zehaztapen hauei jarraikiz:

a. Ospakizun, ekitaldi edo proposamen turistikoen antolaketa. Ekitaldiaren azken memoria, non benetan egindako ekintzen deskribapena, ekintzaren emaitzaren eta onarpenaren balorazioa eta gauzatzearen erakusgarri grafiko bat jasoko baitira. Kirol probetako inskripzioetan edo bestelakoetan, parte-hartzaileen kopurua eta jatorria adieraziko da memoria horretan.

b. Azoka eta aurkezpenetara joatea Azken memoria, honako hauek adierazita: azokara edo aurkezpen saiora bertaratutakoen kopurua, han egondako egunak, egindako jarduerak eta kontaktuak eta azoken edo aurkezpenen azken balorazioa.

c. Hedapen materiala, publizitate kanpainak eta web orriak.

–Hedapen materiala. Azken memorian honako hauek adieraziko dira: argitaratutako material mota, banaketa edo hedapena, egindako sustapen ekintzak eta ekintzaren emaitzaren balorazioa. Zerbitzuari editatutako material guztiaren paperezko kopia emanen zaio.

–Publizitate kanpainak. Hedabideen plana zehaztuko da azken memorian, egunak adierazita eta ekintzaren emaitza baloratuta.

–Web orriak eta marketin arloko online ekintzak. Web orrian egindako aldaketak behar bezala argituko dira memorian, eta, hala bada, egindako marketin arloko online ekintzak behar bezala deskribatutako dira. Azken balorazioa ere eginen da, aurreikusitako helburuen araberakoa.

d. Prestakuntza ekintzak. Ikastaroen tokiak eta egunak, bertaratutakoen kopurua, gogobetetasun inkestaren emaitzak eta prestatzaileak ikastaroaren gainean egindako balorazioa bilduko dira azken memorian.

e. Turismo elkarteen kudeaketa / turismo partzuergoen kudeaketa. Azken memorian aldi horren azken azterketa eginen da, eta helburuen betetze maila baloratuko da.

E) Diru-laguntzaren xedeko ekintzarako lortutako diru sarreren eta diru-laguntzen aitorpena. Honen ondorioetarako, honako hauek dira aitortu beharreko diru sarrerak: babesak, kirol probetako inskripzioen ondoriozko sarrerak eta bazkideei diru-laguntzaren xedeko jardueran parte hartzeagatik kobratutako kuotak edo ohiz kanpoko derramak. Bestelako diru sarrera edo diru-laguntzarik izan ez bada, hori ere aitortu beharko da.

F) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.

G) Honako hauen kopiak: prentsa oharrak, egin diren komunikatuak, hedabideetan agertu diren informazioak eta, bidezkoa bada, hedabide horietan jarri den publizitatea.

H) Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen material guztien ale bat, iragarkiak, web orrietan sartutako informazioaren estekak eta antzekoak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien erakusgarri bat.

11.–Diru-laguntza ordaintzea eta aurrerakinak aurreikustea.

Diru-laguntza ordaindu baino lehen, egiaztatutako da ezarritako epeetan aurkeztutako justifikazio agiriak bat datozela diruz lagundutako ekintzekin, dokumentazioa zuzena dela alde guztietatik eta diru-laguntzaren xedea bete dela.

Entitate onuradunek, baldin behar bezala justifikatzen badute ez dutela aski funts deialdira aurkeztutako ekintzen gastuei aurre egiteko, eta beraz, diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar badituzte, eskatzen ahalko dute onartutako diru-laguntzaren aurrerakina, %25 gehienez.

Diru-laguntza onartzeko ebazpenarekin batera ordainduko da aurrerakin hori, eta diru-laguntzaren azkeneko ordainketa egiten den unean erregularizatuko da.

12.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak ez dira Garapen Ekonomikorako Departamentuak jarduera beretarako ematen ahal dituen beste batzuekin bateragarri; bai, ordea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuek, beste administrazio publikoek, beste erakunde publiko edo pribatuek edo partikularrek (nazioartekoek edo nazionalek) ematen ahal dituztenekin.

Edonola ere, deialdi honetako diru-laguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako beste diru-laguntza, diru sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu ematen diren diru-laguntzak laguntzari buruzko fitxan, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

14.–Arau osagarriak.

Deialdi honetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

II. ERANSKINA

Zehaztapen teknikoak

Eranskin honetan diru-laguntzak eskatzen dituzten entitateek deialdirako aurkezten dituzten ekintzak diseinatzean bete beharreko zehaztapen teknikoak azaltzen dira.

Turismoko Marketinaren Zerbitzuak zehaztapen hauek betetzen ote diren ebaluatuko du. Ondorioz, ezinbestekoa da aipatutako deialdiaren xede diren diru-laguntzak jaso nahi dituzten ekintzen entitate sustatzaileek zehaztapen eta ohar horiek ezagutu eta aplikatzea.

Hauek dira eskuliburu honetan agertzen diren ekintzen kategoriak:

a) Argitalpenak eta bestelako euskarriak, bai eta azoketako erakustokiak eta turismoko aurkezpen ekitaldiak egiten diren aretoen apainketa ere.

b) Web orriak eta euskarri elektronikoa duten informazio eta kudeaketa sistemak.

Ekintzaren gaineko memoriaren edukian eta formatuan behar besteko informazioa jaso beharko da jakiteko zenbateraino bete diren deialdiaren oinarriak eta eranskin honetako jarraibide teknikoen eskuliburuan jasotako aginduak, hura ebaluatu ahal izateko moduan.

a) Argitalpenak edo bestelako euskarriak egitea (CD/DVDak, publizitate kanpainen ikus-entzunezko produktuak, roll up-ak, panelak, irrati iragarkiak, erakustokiak eta azoken diseinua,
etab. aurkezpen saioak...)

Ohar orokorrak:

–Edukien kalitate alderdiak:

  • Testuak: edizio estilo zaindua, informazio eguneratua.
  • Egitura argi eta koherentea.
  • Argazkiak: bereizmen onekoak, eguneratuak, askotarikoak, tamaina orekatukoak.
  • Ikus-entzunezko materiala: eguneratua, maila artistiko onekoa.
  • Grafikoak eta mapak: argitasuna, datuen zehaztasuna, izendegi ofiziala erabiltzea.

–Funtsezkoa izanen da zaintzea euskarriak egokiak direla, kontuan izanik zer erabilera aurreikusi den eta zer xede talderi zuzentzen zaizkion.

–Xede taldeari dagokion hizkuntzan edo dagozkion hizkuntzetan eginen dira.

–Sustapeneko materiala egitean, arreta berezia jarriko da sustapeneko edo komunikazioko irudiak eta mezuak erabiltzean, genero estereotipoak ezabatzen laguntzeko.

“Nafarroako Erresuma” izeneko turismo marka txertatzea.

–Azalaren (argitalpenetan), karatularen eta aurkezpen- nahiz itxiera-kapituluaren (ikus-entzunezkoetan) diseinuan txertatuko da, eta, oro har, gainerako euskarrien kasuan, lehentasunezko lekuan jarriko da. Irratiko publizitatearen kasuan, “Nafarroako Erresuma” markaren leloa aipatu behar da. Azoka eta aurkezpen saioen kasuan, marka hori muntaketaren dekorazioan txertatu beharko da (erakustokiak, aurkezpen mahaiak, olanak...).

–Aplikatu beharreko eskuliburua errespetatzea, eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuak emandako formatua aplikatzea Horretarako, marka aplikatzeko oinarrizko eskuliburua dago, Nafarroako turismoko web ofizialetik behera kargatzen ahal dena:

http://www.turismo.navarra.es/esp/profesionales/descargas/logotipos/

–Hartzaileentzat egokia den hizkuntza tratamendua. Marka hainbat hizkuntzatan egonen da. Hura aplikatzeko, Turismoko Marketinaren Zerbitzuari eskatzen ahal zaio informazioa.

Nafarroako Turismo Atariaren web helbidea txertatzea:

Nafarroako Turismo Atariaren Web helbidea nahitaez txertatu beharko da:

www.turismo.navarra.es (Estatuko publikoarentzako euskarriak).

www.visitnavarra.es (nazioarteko publikoarentzako euskarriak).

Inprimaketa eta banaketa (argitalpenak).

–Helmugan banatu beharreko euskarriak direnean, eragin eremu hari dagokion Nafarroako Gobernuaren sareko turismo bulegoa hornitzeko konpromisoa (ale guztien %5 gutxienez).

Baldintzak bete direla egiaztatzea.

–Garatutako euskarri guztien ale bana bidali beharko zaio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, egin dela eta deialdiaren oinarriak betetzen dituela egiaztatzeko. Ezinezkoa denean, tamaina edo kokapena (azoketako erakustokiak, aurkezpen ekitaldietarako aretoak, etab.) dela eta, argazki bat bidaliko da, euskarria bertan dagoela eta haren itxura modu egokian erakusten duena, eta irratiko publizitatearen kasuan, irrati iragarkiaren kopia bat igorriko da.

b) Web orriak eta euskarri elektronikoa duten informazio
eta kudeaketa sistemak (online publizitatea...)

Diseinua.

Aholku orokorrak.

–Erabilgarritasun eta irisgarritasun irizpideak kontuan izatea.

–Edukien kalitatea:

  • Testuak: edizio estilo zaindua, informazio eguneratua.
  • Argazkiak: bereizmen egokikoak, eguneratuak, askotarikoak, tamaina orekatukoak.
  • Egitura argi eta koherentea.
  • Mantentze-lanak: datuak eguneratuak izatea.
  • Grafikoak eta mapak: argitasuna, datuen zehaztasuna.

–Sustatzaileak bermatu beharko du zerbitzua etenik gabe ematen duela informazioari nahiz funtzio interaktiboei dagokienez.

–Publiko objektiboari dagokion hizkuntzan edo dagozkion hizkuntzetan eginen da.

–Sustapeneko materiala egitean, arreta berezia jarriko da sustapeneko edo komunikazioko irudiak eta mezuak erabiltzean, genero estereotipoak ezabatzen laguntzeko.

“Nafarroako Erresuma” izeneko turismo marka txertatzea.

–Derrigorrezkoa izanen da turismoko logotipoa txertatzea diruz laguntzen den webgunearen hasiera orrian.

–Entitate onuradunaren kontura txertatuko da eta Nafarroako Turismo Departamentuaren web ataritik jaisten ahal da, prozedura honi jarraituz: www.turismo.navarra.es/esp/profesionales/descargas/logotipos/.

–Marka hori www.turismo.navarra.es/esp/home/ helbidearekin estekatu behar da.

–Behar bezala aplikatzeko, marka aplikatzeko gidaliburua hartuko da kontuan, eta aipatutako helbide horretan jaisten ahal da.

–Hizkuntza tratamendua hartzaileentzako egokia izanen da.

Iragarkiaren kodea: F1806199