101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Ordenantza fiskala, Pasabideen lizentziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garesko pasabideen lizentziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko Udaleko pasabideen lizentziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1806040