101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Udal ordenantza, Kaleetako pasabideen lizentziak
arautzen dituena. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garesko kaleetako pasabideen lizentziak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko kaleetako pasabideen lizentziak arautzen dituen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1806039