101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdiarena, enpresa-ekintzaile gazteek 2018an enpresak eratu ditzaten

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 399098.

Deialdia, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, enpresa-ekintzaile gazteek 2018an enpresak eratu ditzaten.

Deialdi honen xedea da enpresa-ekintzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñeko udal-mugartean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.

Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2017ko urriaren 1etik 2018ko irailaren 15era bitarte (bi data horiek barne) EJZean lehen aldiz altan emandakoak.

Laguntzatik kanpo daude lehenagoko enpresa baten izenaren edo forma juridikoaren aldaketa baten, kapital handitze baten edo egiturazko aldaketa baten ondoriozko enpresak. Halaber, diru-laguntzatik kanpo geratzeko beste zio bat izanen da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren konturako jardun izana. Eskatzailea pertsona juridikoa edo sozietatea bada, baldintza hori sozietateko parte hartzaile edo bazkide guztiek bete behar dute.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira jarduera ekonomiko berritzat joko jardueraren zabalkuntzak, hau da, hasierako jarduerari eutsita EJZaren epigrafe berri batean altan emandakoak.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 16an.–Komunitate Garapeneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Esther Cremaes Mayorga.

Iragarkiaren kodea: L1806633