101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Errege Magoen Desfilea elkartearekin 2018rako eginiko hitzarmenarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 398818.

Esku hartzen dute:

Alde batetik, Maider Beloki Unzu, Iruñeko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, indarreko legeriak ematen dizkion eskudantziak erabiliz.

Beste aldetik, Fernando Lizaur Gómez, Errege Magoen Desfilea elkartearen (hemendik aurrera pertsona edo entitate onuraduna) izenean eta hura ordezkatuz diharduena, elkarteko lehendakaria den aldetik.

Bi aldeek elkarri aitortzen diote behar besteko gaitasuna hitzarmeneko betebeharrak hartzeko eta, horretarako,

Adierazten dute:

Hitzarmen honen helburua dela Iruñeko Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den diru-laguntza izenduna bideratzea, baita pertsona edo entitate onuradunak hartzen dituen baldintza eta konpromisoak ezartzea ere.

Iruñeko Udalaren aurtengo indarreko aurrekontuan diru-laguntza izendun bat aurreikusi dela Errege Magoen Desfilea elkartearentzat.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du toki entitateen aurrekontuetan aurreikusitako diru-laguntza izendunak zuzenean eman daitezkeela, hitzarmenetan eta diru-laguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluan ezartzen du hitzarmenak izango direla ohiko tresna diru-laguntza horiek bideratzeko.

Beste alde batetik, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzen ordenantza orokorrak, 19. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du Udalaren aurrekontu orokorrean berariaz izendatuta aurreikusitako diru-laguntzak zuzenean emateko araubidea eta prozedura.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 14an.–Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1806457