101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbarako Udalak, 2017ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia 2018ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu dira Orbarako Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 15.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.813,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 28.083,90 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 17.102 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 63.498,90 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 18.622,72 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 24.396,18 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.220,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.800,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 60,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 15.000 euro.

Gastuak, guztira: 63.498,90 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Orbaran, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1805905