101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Soberako lurzatiaren deklarazioa

Udalak, 2018ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen soberako lurzatiaren kalifikazioa 96,79 metro koadroko azalera duen lur baterako; hura Carcarko errepideko kalean dago, 99. zenbakiaren gibelean, 1. poligonoko 1540. lurzati berri gisa mugatua. Xedea da gero jabe mugakide bati zuzenean saltzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Epea erreklamaziorik gabe iraganik, aipatu kalifikazioa behin betiko onetsirik geldituko da.

Lodosan, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1806050