101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ordenantza, Garinoaingo udal-mugarteko familien lan bizitza eta familiakoa bateragarri egiteko laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak onesten dituena. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Garinoaingo udal-mugarteko familien lan bizitza eta familiakoa bateragarri egiteko laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garinoainen, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1805920