101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko antolamenduko egiturazko
zenbait determinaziotan. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal Plan Orokorreko antolamenduko egiturazko zenbait determinaziotan, Udalak sustatuak. Zehazki, honako hauek:

–Garinoaingo udalerriko aztarnategi arkeologien berrikuspena, mugaketa, kategorizazioa eta zerrenda.

–S-1 bizitegi sektorerako aurreikusitako antolamenduaren aldaketa, etorkizunean bilketa-gune baten ezarpena finkatu ahal izateko.

Bi aldaketek 2018ko otsaileko agiri teknikoarekin bat egiten dute. Miguel Ayape Bariain, Andrés Martínez Tejada eta Juan Oroz Barbería arkitektoek idatzi zuten agiria.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Garinoainen, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1805913