101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduan. Behin-behineko onespena Udalaren kiroldegiko tarifak

Ezkabarteko Udalak, 2018ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduaren I. eranskinaren aldaketa. Udalaren kiroldegiko 2018ko tarifak

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduaren I. eranskinaren aldaketa (Udalaren kiroldegiko 2018ko tarifak) behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1805853