101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2018ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.

Hasierako onespena 2018ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baitira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta gainerako xedapenak.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, aitzinetik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Donamarian, 2018ko apirilaren 19an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

I. ERANSKINA

A.–Funtzionarioak.

LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

KOPURUA

OSAGARRIAK

LANPOSTUAREN BALDINTZAK

A

B

C

D

E

Idazkaria

A

OL

1

35

-

-

-

Jardunean 2016ko apirilaren 4a arte.

Zerbitzu bateratua, Urrozko, Beintza-Labaiengo eta Oizko udalekin. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz)

Administrari-ofiziala

C

OL

1

14,20 + 5,64

-

-

12

-

Jardunean.

Zerbitzu bateratua, Urrozko, Beintza-Labaiengo eta Oizko udalekin. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz)

A.1.–Funtzionarioen izenen zerrenda.

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

LANPOSTUA

A

B

C

D

E

Maite Telletxea Olaiz

A

Ez da bidezko

2016-04-05

35

-

-

-

Idazkaria

María Victoria Eulate Etxegia

C

4

1990-07-05

14,20 + 5,64

-

-

12

-

Administrari-ofiziala

Oharrak eta laburdurak.

Osagarriak eta eskakizunak:

A: lanpostuko osagarria.

B: bateraezintasuneko osagarria.

D: C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria.

Iragarkiaren kodea: L1805851