101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Jendaurreko informazioa, jarduera sailkatuaren lizentzia eskaeraren espedientearena (zerri gizendegia), Ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe baitago.

Jarduera hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C) 3 epigrafean jasota dago, “Abeltzaintza intentsiboko instalazioak, gizentzeko zerriendako, 51 eta 2.000 arteko toki dauzkatenak”. Aipatu erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Era berean, proiektuaren ezaugarriak direla eta, proiektua Ingurumen Ebaluaziori buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 1. taldean sartua dago, A) 3 epigrafean, “Gizentzeko zerriendako 2.000 toki” izenekoan; hortaz, proiektua Ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren menpe dago, aipatu xedapenaren 33. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat.

Cabanillasko Udala da proiektua baimentzeko organo substantibo arduraduna.

Aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Proieturako sarbidea: Udaleko idazkaritza.

Sustatzailea: Oscar Ucar Gil. Jarduera: zerri gizendegiaren proiektua, 2.496 bururentzat. Tokia: 8. poligonoa, 5210. lurzatia.

Cabanillasen, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1806048