101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Udalaren eta Andre Mariaren Mirabeak
eta Gaixoen Zerbitzariak kongregazioaren arteko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko apirilaren 26an hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Burlatako Udalaren eta Andre Mariaren Mirabeak eta Gaixoen Zerbitzariak kongregazioaren arteko kudeaketako hirigintza hitzarmena, tramitatzen ari den hiri-jarduketarako plan bereziari lotutako nahitaezko lagapena dirutan ordaintzeko. Plan horren helburuak dira N20 unitateko 1575. lurzatia salbuestea, laguntza eta gizarte ongizateko gizarte ekipamendu pribatu gisa kalifikatzea, eraikigarritasuna %10 handitzea eta Burlatako 1. poligonoko 1575. lurzatian 125 m² lurzoru publikorako lagatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz.

Burlatan, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1805903