2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Ibardin zonaldean, Gorria Bentan (6. poligonoko, 960. lur-zatia) soberakin den lurzatia juridikoki sailkatzeko espedientea. Jendaurreko epea
Osoko Bilkurak, 2018ko maiatzaren 9an egindako bileran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:
1. Ibardinen, 6. poligonoko 960. lur-zatiko 1. azpilur-zatiaren 11,90 m2-ko lurra soberakin den lur-zati deklaratzeko espedientea hastea.
2. Espediente hau hilabeteko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal Taulan aurrez aurreko iragarkia jarrita.
3. Aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko epea iragan ondoren, erreklamaziorik ez balego, soberakin den lur-zati deklaratzea behin-betikoz onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.
Beran, 2018ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1806824