101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza jarduketak aurrera eramateko 2018. urteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarriena

Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen onestea garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza jarduketak aurrera eramateko 2018. urteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarriak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 399055.

Lehenbizikoa.–Entitate eskatzaileak.

Diruz lagunduko dira nazioarteko lankidetzan diharduten proiektuak.

Batzorde ebaluatzaileak bereziki hartuko ditu kontuan puntu hauek:

1. Lehentasunez jarduteko sektoreak honako hauek izanen dira eta, haien artean, haurrei laguntza integrala ematea lehenetsiko da.

Milurtekoko helburuak.

1.–Muturreko pobrezia eta gosetea desagerraraztea.

2.–Oinarrizko hezkuntza unibertsalerako eskubidea.

3.–Genero berdintasuna, eta emakumeek parte hartzeko eta erabakitzeko duten eskubidea.

4.–Haurren hilkortasun tasa murriztea.

5.–Bertze eritasun batzuen artean, GIBaren, paludismoaren eta malariaren eragina murriztea.

6.–Ingurumenaren iraunkortasuna.

7–Entitate bat bultzatzea munduko garapena sustatzeko.

Zeharkako ildoak.

–Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.

–Parte-hartze komunitarioa eta gizarte-antolaketa.

–Giza eskubideak.

–Garapen iraunkorra.

–Kulturaniztasuna.

2. Garapen autonomoa:

Komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea izan behar dute proiektuak proposatu, kudeatu eta gauzatzean.

3. Lehentasunez jarduteko eremuak hauek dira deialdi honetan:

–Nazio Batuen Erakundearen irizpideen arabera, giza garapeneko indizerik txikiena duten herrialdeetan paratuko da arreta, bai eta laguntza jasoko duen eremu edo eskualdearen ezaugarri sozio-ekonomikoetan ere.

–Arrisku maila handiko herrialdeak edo gatazka dutenak.

–Zer herrialdetan den proiektua egingarria eta ematen ahal zaion jarraipena.

4. Bereziki aintzat hartuko dira jatorriz Baztangoak diren gizon-emakumeak parte-hartzaile dituzten proiektuak.

5. Lankidetza proiektu horiekin batera Baztanen herritarrak sentsibilizatzeko programa bat abiatuko da, komunitatearen parte-hartzea bultzatu eta Ipar-Hego hartu-emanen inguruan jarrera kritikoak eta gogoetak sustatuko dituena, desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoarekiko jarrerak eta portaerak aldatzea sustatze aldera, eta Iparraldeko estatuetan parte hartzen eta presio soziala egiten irakaste aldera, Hegoaldeko herriek beren garapena aitzina eraman dezaten.

Bigarrena.–Xedea.

Baztango Udalak badaki giza garapeneko indizerik txikiena duten herrialdeekiko elkartasun eraginkorra sustatu behar dela, bidegabekeriak murrizten eta Milurtekoko Garapen Helburuak lortzen jarraitzeko, eta neurri zehatzak hartu behar direla, pobrezia eta bazterketa ezabatzeko. Diru-laguntzaren xede nagusia proiektu horiek finantzatzen laguntzea izango da. Inoiz ez dira osorik finantzatuko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Diru-laguntza honen finantzaketa Baztango Udaleko Gastuen Aurrekontuetako 1-2399- 4820002 “Nazioarteko Lankidetzarako diru-laguntzak” partidarekin eginen da, 36.950 euroko zenbatekoa duena.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak Baztango Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo edozein erregistro ofizialetan, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 20 egun naturaleko epean. Ez da eskabiderik onartuko gizarte zerbitzuko posta elektronikoan.

Baztanen, 2018ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1806632