101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, Baztanen gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko taldeei eta elkarteei 2018an diru-laguntzak emateko oinarriena

Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 11n egin bilkuran, onetsi zituen Baztanen gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko taldeei eta elkarteei 2018an diru-laguntzak emateko oinarriak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 399047.

Lehena.–Onuradunak.

Diru-laguntza jaso ahal izanen dute Baztan ibarrean egoitza izan eta Baztan ibarrean esku hartzen duten talde, erakunde eta elkarteek. Edo, egoitza Baztandik kanpo izanda ere, Baztanen esku hartzen dutenek.

–Irabazteko asmorik ez dutenak.

–Prebentzio jarduerak, gizarte laguntzakoak, aisialdi eta denbora librekoak edo gizarteratzekoak gauzatzen dituztenak. Eta aurreko urtean gutxienez jarduera edo proiektu bat Baztanen egin dutenak.

–Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak. Baldintza hori betetzen ez dutenek 10 egun izango dituzte erregistroan inskribatzeko.

–Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zerga betebeharrak eguneratuak dituztenak. Egiaztagiriak aurkeztu behar dira.

–Baztango Udalarekin betebeharrak eguneratuak izatea. Udalak ofizioz egiaztatuko du informazio hori.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Baztan ibarrean esku hartzen duten eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko talde, erakunde eta elkarteei diru-laguntzak emateko sistema ezartzea.

Diru-laguntzen xedea izango da egoera ahulean dauden taldeei, behar bereziak dituzten taldeei edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten taldeei zuzendutako jardueren bitartez, berdin da prebentziokoak, laguntzakoak, aisialdikoak, denbora librekoak edo gizartean txertatzekoak izan, herritarren gizarte ongizatearen garapenean eragina duten erakundeei babesa ematea.

Diru-laguntzaren xede nagusia erakunde horiek finantzatzen laguntzea izango da. Inoiz ez da erakunde osoa finantzatuko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Diru-laguntza honen finantzaketa Baztango Udaleko gastuen aurrekontuko 1-2311-4820000 “ONGINTZAKO ETA GIZ. EKIN. ERAKUNDEENTZAKO DIRU-LAG.” partidaren kargura eginen da, 16.000,00 euroko zenbatekoa duena.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Proiektuak, behar bezala beteta, Baztango Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte, edo edozein erregistro ofizialetan, egutegiko 20 eguneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Zerbitzuko e-postan jasotako eskabideak ez dira onartuko, ofizialki erregistratu behar baitira.

Baztanen, 2018ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1806631