101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Lur-ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. Lehen seihilekoa

Andosillako Udaleko alkateak, maiatzaren 11ko 132/2018 Ebazpenaren bidez, Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren errolda fiskala onetsi du 2018ko ekitaldirako.

Egutegi fiskalak ezartzen duen gisan, Udalbatzak 2017ko abenduaren 11ko osoko bilkura berezian onetsi baitzuen (2017ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 27koa), ekainaren 5ean igorriko dira kobratzeko lehen seihilekoaren ordainagiriak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak datorren uztailaren 2a baino lehen ordaindu beharko dira Udal Diruzaintzan edo banku entitate hauetako batean:

–Nafarroako Rural Kutxa.

–Caixabank (La Caixa).

2018ko uztailaren 3tik aurrera, borondatez ordaintzeko epea bukatuta, zorrak dagozkien errekarguekin eskatuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2018ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1806341