101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Udaltzaina izendatzea (C maila)

Tuterako Udalaren udaltzain izateko bi lanpostu huts, C mailakoak, oposizio bidez betetzeko deialdia 2017ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2018ko maiatzaren 14ko 595. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Miguel Angel Salicio Sanmartín Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain (Udaltzaingoari atxikia) izendatzea. Aipatu izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza udaltzain izendatuak.

Tuteran, 2018ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1806613