101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GARES

Zerbitzu anitzetako arduraduna (C mailakoa)
izendatzeko proposamena

Garesko Udaleko zerbitzu anitzetako arduradun lanpostu bat barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, kalifikazio epaimahaiak 2017ko abenduaren 29an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako izendapen proposamena helarazi zion Alkatetzari. Berraztertzeko errekurtsoa aurkezturik eta horri buruzko ebazpena emanik, kalifikazio epaimahaiak erabaki du Garesko alkate udalburuari Javier Tainta Ugarte izendatzeko proposamena helaraztea, bera baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 eguneko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 8.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Garesko Udalaren Erregistro Orokorrean.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Garesen, 2018ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1806599