101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Ebazpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean 651/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, laguntzen deialdi bat onetsi da, 2018. urterako, abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan betiere.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 399340.

Arauak:

Arauak uztailaren 12ko 241/2017 Foru Aginduko 1. eranskinean ageri dira. Haren bidez, laguntzen deialdi bat onetsi da, 2018. urterako, abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan betiere.

Zenbatekoa:

70.000 euroko gastua baimendu da, 2018ko Gastuen Aurrekontuko “(E) Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hil behar izateagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko irabazi lortugabeagatik” izeneko 710004-71320-7700-412200 aurrekontuko partidaren kargura.

Eskaerak aurkezteko epea:

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 14an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1806612