101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak maiatzaren 3an emandako 121/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, eragile pribatuek baso kudeaketako planak egiteko laguntzen 2018ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi dira. (2014-2020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 16.08.01 azpineurria).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 397268.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 2an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1806079