101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 11n emandako 221/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, irakasleentzako banakako laguntzak onetsi dira, euskara ikasteko eta/edo maila hobetzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 399046.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1806721