101. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak maiatzaren 7an eman 295E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, toki entitateendako diru-laguntza deialdia onesten da 2018an baliabide turistikoak egokitzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index). DDBN (identifikazioa): 398892 eta Nafarroako Aldizkari Ofizial honexen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” atalean.

Oinarri arautzaileak:295E/2018 Ebazpena, maiatzaren 7koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena.

Onuradunak: 15.000 biztanle baino gutxiagoko toki entitateak, baliabide edo espazio turistikoen titularrak direnak.

Zenbatekoa: Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 235.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 6an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1806791